KOPYLEFT 2005 JARDUNALDIETAN PARTEHARTZEKO GONBIDAPENA
PDF bertsioa: http://sindominio.net/kopyleft/doc/pres_kopyleft_eu.pdf
�������������������������������������������������������������������
copyleft jardunaldiak
KOPYLEFT 2005
www.kopyleft.net
Sormena elkarbanatzen defendatzen da!
Ekainaren 24, 25 eta 26an
ARTELEKUn (www.arteleku.net) Donostia
�������������������������������������������������������������������
2003tik aurrera, Madrilen, Bartzelonan eta Malagan, Copyleft-aren [1]
eta jabetza intelektualari egindako kritikaren inguruan antolaturiko
topaketak egin ondoren, datozen ekainaren 24an, 25ean eta 26an KOPYLEFT
2005 JARDUNALDIAK egingo dira Artelekun [2], Donostian.
Sarrera
============================================
Besteak beste, honako ekimenak antolatu dira: SGAErekiko eztabaida,
hitzaldiak, tailerrak, mahainguruak eta kontzertua, non azaldutakoek
kontzertuaren zuzeneko grabazioa eskuratuko baitute. Bertan, gainera,
material Kopyleft elkartrukerako esparrua jarriko da. Azken urteotan
egindako lanatik abiatuta helburu hauek planteatu dira: dauden
talde-sareak indartzea, euren funtzionamendua ezagutaraztea, eta,
guztiok batera, eredu juridikoak eta teknikoak garatzea ekoizpen
kulturala eta zirkulazio librea defendatzeko eta bultzatzeko asmoz.
Horretarako, partaidetza-tailerrak gauzatzea izango da metodologia
nagusia, non sormenaren hainbat alorretako zalantzak eta arazoak bidera
daitezkeen, softwarrean, musikan, ikus-artean, bideosormenean eta
argitaletxetan, hain zuzen ere. Jakintzen, zalantzen eta proiektuen
bateratze-lan hau, geroago, copyleft gidaliburu praktikoan jasoko da.
Honek edozeini bere sormena askatzeko eta komunaren elkartrukerako
sareetan zirkulazioan jartzeko baliabideak emango dizkio.
KOPYLEFT 2005 ekitaldi irekia eta doakoa da, non edonork parte har
dezakeen. Gonbidatuen artean, Jimbo Wales (Wikipediaren [4], munduko
alegiazko entziklopediarik handienaren sortzailea), Pedro Farr� (SGAEren
kidea), Carlos S�nchez Almeida, (jabetza intelektualean eta
ziber-eskubideetan aditua), Nacho Escolar (musikaria [5] eta kazetaria)
eta Mireia Garreta (Creative Commons [6]) izango dira. Garretak CC
lintzentzien garapena aurkeztuko du eta, aldi berean, euskarazko
bertsioaren egoera ere nola dagoen aztertuko da. Halaber, sormena
librearekin, kopyleft sareekin, aktibismo digitalarekin, autogestio
kulturalarekin edota software librearekin erlazionaturiko hainbat lagun
ere hurbilduko dira jardunaldietara.
Programa
=====================================================
OSTEGUNA, EKAINAK 23
--------------------
12:00 Prentsaurrekoa Artelekun. "Copyleft, abian dagoen iraultza"
OSTIRALA, EKAINAK 24
---------------------
10:30 Ekoizpen musikalean, artistikoan edota literarioan aplikatutako
Kopyleft-a zer den adierazteko dibulgaziozko hainbat hitzaldi
11:15 X-evian sistema eragilearen [14] v.0.6 Kopyleft edizioaren aurkezpena.
12:00 "Wikipedia, copyleft ekoizpen arrakastatsuaren adibide gisa".
Jimmy Wales-ek, Wikipedairen sortzaileak, emandako hitzaldia
17:00 Mireia Garretaren eskutik, Creative Commons-aren eta CC euskarazko
proiektuaren aurkezpena.
18:00 Procomun delakoaren sarrera. Miquel Vidal.
19:00 Jabetza intelektualari buruzko mahai ingurua. Partehartzaileak:
Carlos S�nchez Almeida (abokatua), Nacho Escolar (musikaria), Miquel
Vidal (Barrapunto-ren administratzailea) eta Pedro Farr� (Sgae)
21:30 Talde-afaria
LARUNBATA, EKAINAK 25
----------------------
10:30 Tailerrak: Hacklaben koordinazioa (3 ordu), Musika (3 ordu), Lan
editoriala eta liburutegiak (3 ordu)
13:30 Talde bazkaria
16:30 Tailerrak: Ikusentzunezkoak (3 ordu), Artea eta diseinu grafikoa
(3 ordu), Software (3 ordu)
21:00 Afaria
22:00 Kontzertu Kopyleft: Defunkind, R13, Izate, Mattin (Kontzertu
ondoren talde partehartzaileen musikarekin osaturiko CD-ak banatuko dira)
IGANDEA, EKAINAK 26
--------------------
11:00 Tailerren bateratze-lana
12:00 Lan bilketa eta "Kopyleft gidaliburua"ren idazketa. Dena web-ean
argitaratuko da.
15:00 Talde-bazkaria eta agurra finala.
Informazio gehiago
=====================================================
Jardunaldiei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jo helbide honetara
http://kopyleft.net
Bestelako zalantzak sortuz gero, talde antolatzaileari, jo helbide honen
bidez
[email protected]
Estekak
=====================================================
[1] http://www.procomun.net
[2] http://www.arteleku.net
[3] http://www.fsf.org
[4] http://www.wikipedia.org
[5] http://www.musicalibre.info
[6] http://www.creativecommons.org
[7] http://www.gnu.org
[8] http://www.sindominio.net/traficantes
[9] http://www.wikipedia.org
[10] http://www.creativecommons.org
[11] http://www.plos.org
[12] http://www.indymedia.org
http://www.barrapunto.com
[13] http://www.hacklabs.org
[14] http://www.x-evian.org
ARTELEKUARA NOLA HELDU
=====================================================
Arteleku Loiola auzoan dago, Donostiako periferian (hirierditik 2 km
ingurura).
Artelekuren mugak dira: iparrera, Urumea ibaia eta Kontzepziotarren
komentua; ekialdera probintzi presondegia eta baratzak; hegora
etxebizitza eraikinekin, eta mendebalera eraiki gabeko zabaldegia. Irits
daiteke:
. autoz, Donostia (Amara) Hernani errepidetik
. 26 zkia. autobusez (Txomin Eneako geltokia eta hurrengoa)
. topoz (Loiolako geltokia)
Mapa:
http://www.arteleku.net/4.1/articulo/adjuntos/4.gif
Copyright murriztailetik haratago bizitza dago...
=====================================================
Naiz eta SGAE, BSA eta RIAA bezalakoek etengabe botatzen dituzten
meatzuak eta mezu apokaliptikoak. Erakunde hauek gizakiaren burutazioak
merkatugai biurtzen dituzte eta guztionak diren ondasun oparoekin etekin
zikinak ateratzen dabiltza. Era horretan pentsamenduen lehortea eragiten
dute, baina hala ere, ugaritasun printzak badira ekoizpen
intelektualaren alorrean behintzat. Eta behar den indarra egin ezkero,
lortuko dugu arrakala digitala apurtzea, ezagutza elkarbanatzea, etsa
baita kultura eta arte ere; egun daukagun industria eraldatuz. Eta guzti
hori, biztanleriaren oinarrizko eskubideak zapaldu gabe, kode penala
gogortu gabe eta jakintza elkartrukatzea zigortu gabe noski.
Kopia-eskubidea murriztearekin mozkinak ateratzen dituztenak egia estali
nahian badabiltza ere, jabego amankomunaren esparruan, beti izan dira
sormen adierazpenak herriko kulturan. Eta kultura mota hau bizi-bizi
dago gaur egun kultura digital eran. Globalizatuz doan ekonomia hontan,
salgaiak gero eta maizago dira ukiezinak, eta hori eztabaida publikoaren
lapikora eraman beharra dago hanbat arinen. Izan ere, izaera aldaketa
honek kolokan jartzen ditu azken bi mendeetan erabilitako copyright eta
patenteen legeak. Orain, trukatzen diren eduki kultural eta artistikoak
ukiezinak dira eta ez dituzte ohiko fisikaren arauak jarraitzen. Mundu
materialarentzako egindako sistema legala ziberespazioan nola edo hala
mantentzea ez da bide zuzena. Zeregin horri burugogor eustea zekulako
hankasartzea da, eta itsukeria horren ondorioak guztiok ordaintzen
ditugu: enpresen gehiegikeriak, lege bidegabeak, bistanleriaren
kriminalizazioa non denok "pirata" potentzialak garen, etab. Patenteak
dauzkatenei boterea ematen dien politika murriztaileekin ez da sormena
bultzatzen, ezta gutxiago ere, elkarbizitza pozoitu besterik ez da
egiten, berrikuntzaren iturriak lehortuz eta berrikuntza bera geldotuz.
Baina hori bai, bidegabekeria guzti hauek jasaten ditugun bitartean
korporazioek eta beraien abokatuek poltsikoak lasai lasai betetzen dituzte.
"Jabego intelektuala" dituen ezaugarriek besteak salgai arruntetatik
desberdintzen dute. Alde batetik, iraunkortasun historikoa ematen dion
komunitate baten beharra du, eta horrek ematen dio zentzua eta balioa
obrari berari. Eta bestetik, ideiak beste gauzak salgai biurtzen dituen
murriztasun printzipiotik at daudelako. Nolatan murriztu daitezke
abesti, algoritmo, testu, software programa, etab. bezalako "ondasun
mugagabeak" ezin badira "gastatu" ez agortu? copyright-a eta patenteak
justifikatzen dituen kontratu soziala apurtu ondoren, lan intelektualen
kopiak egiteari murrizketak ezartzea indarrez egiten da, eta lehiatze
horrek arazo mordoak dakartza: mehatxuak, auziak, isunak, zigorrak,
etab. Liburuen eta disken multinazionalek, eta orokorrean publikoaren
eskubideak moztea defendatzen duten guztiek, denbora gelditu ahal izango
balitz bezala jokatzen dute, murrizketa fisikoen aroa luzatu beharra
egongo balitz bezala egiten dute, orainarteko eredu industrial eta
kulturala gordetzeko. Baina gero eta eraginkortasun txikiagoa dauka bizi
dugun ereduak; gero eta bidegabeagoa biurtzen ari da. Eta bitartean,
orain eskura dauzkagun aukerei uko egin behar diegula suposatzen da,
esparru inmaterialean behintzat handitzen doan oparotasunari eta
askatasunari muzin eginez. Ugaltze honen primerako adibidea software
librea dugu: bost kontinenteetan zehar barreiaturiko burmuin langileek
elkarlanean dabiltza eta kalitaterik oneneko puskak askatzen dituzte,
sekulako obra moldakor eta mugagabe bat burutuz. Bururik gabeko elkarlan
hau eta beste edozein, ezinezkoak izango lirateke lehen aipatutako eredu
jabedunak sormenaren lurralde guztietara helduko balira.
�����������������������������������������������������������������������
Copyleft 2005 Jornadas Kopyleft Jardunaldiak:
Textu hau CC-en Atribuzioa-EzKomertziala-BerdinBanatu 2.5 lizentziapean
dago. Libre zara: Lana kopiatzeko, banatzeko eta publikoki komunikatzeko
zein lan deribatuak egiteko Ondorengo baldintzak beteaz: Jatorrizko
egilea atribuitu eta aipatu behar duzu eta lan honen aldaketa edo
deribaziorik egiten baduzu, hura saldu edo banatzekotan, honako
lizentzia honen baldintza berberetan egingo duzu. Lizentzia osoa
irakurtzeko josazu hurrengo helbidera:
http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.5/
�����������������������������������������������������������������������
"Copyright murriztailetik haratago bizitza dago..."
Atala Amador Fernandez-Savater eta Miquel Vidal-en textu baten zatia da,
Creative Commons-en ShareAlike
(http://creativecommons.org/licenses/sa/1.0/) lizentziapean dagoelarik.
Testu osoa irakurtzeko jo hurrengo helbidera jo:
http://metabolik.hacklabs.org/alephandria/txt/Vidal_Fernandez_-_babestu_ala_espoliatu.pdf
--
construir subjetividad a trav�s de la t�cnica
para dejar de estar sujetos a la tecnolog�a
+-----------------------------------------------------------+
| X-Evian.org :: Debian GNU/Linux Sid :: kernel 2.4.26 |
|-----------------------------------------------------------|
| xabier barandiaran http://www.sindominio.net/~xabier |
| Metabolik BioHacklab http://metabolik.hacklabs.org |
| Autonomia Situada http://sindominio.net/autonomiasituada |
+-----------------------------------------------------------+
wget -O - http://sindominio.net/~xabier/xabier.gpg.asc | gpg --import
_______________________________________________
Copyleft-eu mailing list
[email protected]
https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/copyleft-eu