Kaixo guztioi!

Zarauzko Putzuzulo gaztetxean ekainaren 16tik 18ra software asteburu
librea ospatuko da. Bertara Euskal Herrian software libreari buruz zer
esan asko duten hainbat proiektutako ordezkariez gain (Librezale,
CodeSyntax, UEU...), kataluniatik Xavier de Blas malabarista eta Toni
Mirabete Catix banaketaren arduradunetako bat izango dira. 

Gainera Kaliforniatik zuzenean Richard Stallman GNU proiektu eta
copyleft mugimenduaren sortzaileetako bat izango da gure artean. 

Hauetaz gain bazkari herrikoiez eta kontzertu eder batez gozatzeko
aukera ere izango da.

Beraz, gonbitea luzatzen dizuegu azaltzeko eta bertan parte hartzeko.
Eskertuko genuke zuen inguruan berri emango bazenute :)

Informazio gehiago:

http://www.mundurat.net/e18 

eta

[EMAIL PROTECTED] 

Ondo izan!

p.d.: Eskertuko genuke etortzeko ideiarik baduzue postara
konfirmatzea :)
-- 
Mikel Olasagasti <[EMAIL PROTECTED]>
www.mundurat.net Mundurat Sarea
[gpg --keyserver pgp.escomposlinux.org --recv-keys BB103918]

Attachment: signature.asc
Description: Hau digitalki sinatutako mezu-zatia da

_______________________________________________
Copyleft-eu mailing list
[email protected]
https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/copyleft-eu

Responder a