Hauek ez ditu Guardia Zibilak gelditu, gure lagun Imanoltxu ez bezala.

Atzo telebistan luze... eta prentsan ere bai gaur: Gumball 3000 rallya edo
dena delakoa:
http://news.google.es/news?hl=es&edition=es&ie=ascii&q=gumball&btnG=Buscar+en+News

Katalunian atxilotu dituzte batzuk, makarra aberats batzuk Ferrari eta
Porscheekin zihoaztelako 250 km/o abiaduran autopistatik. Jende ezaguna ere
badabil idiotarena egiten, Adrien Brody oscarra duen aktorea adibidez (The
Pianist)

Kontua da makarrada hau Internetetik antolatua eta iragarria dagoela, eta
maiatzaren 4an eta 10aren bitartean, egin izan dela... ba, hara, joan den
astean Euskal Herrritik igaro ziren. Autopistaz igaro zuten Euskal
Herria...  Non ote ziren Guardia Zibilaren kontrolak edo Ertzaintza?

Batzuk kontrol barik lasai asko ibiltzen dira.

Beren web flasherotik ( <http://www.gumball3000.com/new/launch.htm>http://www.gumball3000.com<http://www.gumball3000.com/new/launch.htm>/ ) mapa atera dut irudi gisa. Nire blogean pegatu dut hemen:
http://www.manterola.org/familia/luistxo/blog/eu/77


Euskal Herriko errebuelta hori nondik hartuko zuten ez dakit. Leitzarandik edo Etxegaratetik baino, Basauriraino joango zirela, ordaindutako autopistatik segitzeko Burgos aldera...

Luistxo



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to