Amatiño:



-- Benetan... Ez jittuat imajinatzen inauguratzailliak takillatik pasatzen.
Ezta herririk  txikiñeko alkatia be. Ala bai?

Herri txiki bateko alkatia gonbidatzia edo errege-erregiñak gonbidatzea, badago aldia. Alkatian faboreko ALDIA, nere eritxixan. Pentsatzen dot Elgetan Espaloia inaugurau zebenian gonbidatuko zebela Patxi Basauri, eta ez Borboiak, ze Espaloikuak ez dira baboso monarkiko batzuk.



Oiñ dala gitxi be, Felipito eta Letizia dibortziatua etorri ziran debalde
ikustera.

-- Hi, Luistxo, hasarre hago ala? Letizian jakiñeko kondiziño hori aittatzia
ez ete jagok apurtxo bat... Sobran?

1. Datu objetibo bat da. Hipotesietan barneratuta, esan geinke akaso Letizia igual izango dala ekolojistia (baietz!) edo antimilitaristia. Azken hori gatxaua, oiñ behintzat Oficial y Caballero Felipitorekin ezkonduta dagola. Baiña lehenago, literatura maisuakin ezkondu zanian, batek daki, beste aire erromantiko bakezale batzuk euko zittuan buruan akaso Letiziak...


2. Borboien inguruan sobran dagona koipia da. Kritikia eskas. Pisu bako nere ale xixtrin hori ez doia iñora. Baina hondar aletxo bat hemen, beste bat han... hondartza galipot borboniko koipetsua baino agerixagua izango dalako esperantza handirik ez, baina neuk nere aliak botako dittut tarteka. Beste batzuek be eitten dabe. Blog sionista eta gay baten, bat oso ona topau neban oiñ aste batzuk:
http://ansual.typepad.com/whatisthisnonsense/2004/06/los_principsimo.html


Luistxo


Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to