At 21:46 09/09/2004, you wrote:
Bat erostekotan gaoz, baina lehenago zuei galdetzen dotzuet, zuetako inork ez dau izango ganbaran gordetako kuna bat ez?
Imanoltxu.

Nere etxian, kumia, M-kin.

Nere aittak erosi zeban kumia, egurrezkua eta plegablia, oiń dala 53 urte, nere anai nausixa jaixo bihar zanian. Han hazi ziran 3 anai-arreba, erreskadan, esan leike. Gero, plegau zeben eta ganbarara. 12 urteren buruan, neu jaixo nitzan, eta berriro. Berriro, plegau. Etxez kanbixau gińan. Urkusuko torrietan, ganbararik ez, baina plegablia zanez, labadorian atzian jarri gińuan. Oiń 22 urte, anai nausixan alabia, harendako etara gińuan. Gero, barriro labadora atzera. Oiń dala sei urte Peru nere mutikua jaixo zanian, barriro be etara genduan, eta Eibarren egon da, harrezkero. Oiń pare bat urte arte, hona gentozenian siestak eta eitteko, edo gaba pasatzeko. Eskas geratu jakonian mutillari, alabia euki dot, eta harek darabil oiń... Oindiok ez dago libre, sentitzen dot.

Eta aizu, esaten deste beste batzuek Ibur-errekan ez daola honezkero butanorik, e?

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to