Zapiainek, gaiak kontestutik ateratzen:

(bestalde, zure larderiak kikildu, Luistxo, eta nire blog-eko lehen mezuko
izenburua letra xehez jarri dut, baina hurrengoak ostera ere larriz joango
dira, DBHko koitaduekiko elkartasunez

Markosek honetaz dihardu: http://www.eibar.org/blogak/zapiain/28#comment29 Ez da estetika kontua bakarrik.

1. Irakurgarritasuna. Pantailan letra larria gatxago irakurtzen da.

2. Materiala etorkizunerako gordetzea.

3. Rebersibilitatea. Informatikak erraz bihurtzen de xehe dena larri, baina alderantziz....

(nola jakin behar du, 40 urte barru, zure testuak 21. mendeko euskal testuen gordailurako irakurriko eta aztertuko dituen nanobot biomimetikuak TXILLARDEGI ETA ATXAGA izenburuan zer den izen propio, sigla terrorista edo adizlagun arrunt?)

4. Metodo bat dago, zure blogaren estilo-orriaren diseinuaren bidez, zuk xehez sartu, eta agertu larriz agertzeko. Honela zure estetika kutreari eusten diozu, baina 2-3 funtzio inportanteak salbatuta geratzen dira.


gainera, estetitaz hain arduratuta baldin bazaude, nondik nora "Berria"-ko
argazkiko toles horiek bakeroetan? Erdi "Urretxindorrak" erdi "Mammas and
the Papas" ematen duzue

irribarre polita zurea, hori bai, baina D.J. Mendigreen-ek gidatutako
taldeko irribarre bakarra: kezkagarria

kezkagarriagoa ordea Gabiriak zelan begiratzen dizun)

Kasu honetan, Markosek honetaz dihardu: http://tinyurl.com/6gteh
Berrian 'Ipuin Izugarriak' antologiaren aurkezpena agertu zenekoaz. Lotura horretan, testua, baina zapatuko paperean, argazkia ere bai.


Gabiriaren begirakizunaz, zer esan, begi oker samarrak ditu anteojoen atzean, eta egia da arraro samar begiratzen duela. Bestalde, gure harremana aldatu egin zen joan den ostiralean. Lehen FOAF ginen, Friend Of A Friend, Lagun baten Laguna, Internet bidezko komunikazio elektronikoaren bitartez bakarrik ezagutzen genuen elkar, eta orain gure harreman F2F Friend-To-Friend da, aurrez aurre ezagutzen dugu.

Hain zuzen ere, azken aldi honetan Interneten modan ikusi dudan termino hori, FOAF, ezagutzen ez nuen adiera batean, eta neuk baino dexente lehenago, ezagutu eta erabili zuen Julen Gabiriak liburu honetan argitaratu dioten ipuinean: FOAF Tale. Lagun baten lagun batek kontaturiko istorioa... Alegia, leienda urbanoa. Hori delako bere ipuin labur eta politaren gaia... Nik berrikiago ezagutu dut FOAF delako hori, Interneteko sare sozialen kontura... Adibidez, horra proiektu bat, http://dodgeball.com/ ... zera da koxka: hiri batean zaude, eta SMS bidez, konsulta dezakezu nor dagoen inguruan, baina ez bakarrik lagunak, baizik eta lagunen lagunak... Hau da, New York-en zaude eta nor ote inguruan, konsultatu, eta Chris!, 23 urteko neska, Gabiriaren laguna, ummm FOAF polita izan daiteke hori... bidaltzen diozu mezua, Kaixo Julenen ezagutzen dugu biok, tira, neu ere eskribientea naiz... geratuko gara?

Bestalde, ez dut uste Gabiriak zuzendu zidan begiradan interes sexualik zegoenik. Gaztea izanik ere, are gazteagoak gustatzen zaizkio horri. Hor ibili da Irlandan zehar, Urruzuno lehiaketa literato promesekin bidaian, ezin kontatu daitezkeen abenturetan...

Prezisamente, ostiralean Bilboko Barrenkalean liburua aurkeztu ostean, Urruzunoko efebo gazte horietako batekin jarri zen telefonoz kontaktuan, eta aurpegi guztiarekin gonbidatu zuen autoreok Elkar argitaldariaren kontura egin genuen bazkarira. Han aurkeztu zigun Jon Fernandez, 18 urteko ondarrutarra, prosa eta poesiaren promesa gaztea, duela hilabete, ai gaixoa, kazetaritza ikasten hai zena, neu orain 20 urte bezalaxe, hain juxtu. Tipo majoa, Fernandez hori. DJ Mendigreenek eskaneatua dauka bere agendarako.

Luistxo




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to