Bueno, uztailean blogak martxan jarri genituenetik, batzuk martxan daude, eta beste batzuk isilik edo. Normala.

Gainera, eskaera batzuk ere izan dira bloga sortu nahi duten beste pertsona batzuena. Adibidez, eskaera bat Eslovakiatik:
http://www.eibar.org/blogak/orakulua/38


Eskaera horien inguruan eta beste kontu batzuk tratatzeko, uztailean antolatu zen ikastaro hartan, erabaki zen Kontseilu Editorial bat osatuko zela Eibar.org elkartearen izenean blogen jarduna gainbegiratzeko. Pertsona batzuen artean berba egin ostean, eta irizpideak bateraturik eta finkaturik, Kontseilu hori martxan dago. Harekin kontaktatzeko, idatzi [EMAIL PROTECTED] helbidera.

Hemen daude Kontseiluak izango dituen irizpideak: http://www.eibar.org/blogak/editoriala

Baina errepikatuko ditut hemen jarraian. Ondo izan --Luistxo

-------------- Osaketa eta egitekoak

Kontseilu editorial bat dago. Bloga duten Eibar.org-eko elkarteko beterano
batzuen artean osatzen da. Bere egitekoak hauek dira.

* jendeak eskatutako blogak irekitzeko orduan, horretarako baimena eman.

* martxan dauden blogak gainbegiratu.

Irizpide hauetan oinarrituko da Kontseilu Editoriala lan horietarako:
Martxan dauden blogak ikuskatzeko (a-e puntuak), eta blog-ak irekitzeko
orduan (1-4 puntuak).

---------------- Martxan dauden blogak ikuskatzeko

 **a.** Inoren blog-en edukietan ezer problematikorik agertzen bada, dela
blog-gileak gehitutakoa, dela erantzunetan anonimoek utz ditzaketeneak,
horren inguruan pentsatu eta erabakiak hartuko ditu kontseilu editorialak.

**b.** Kontrol editorialaren lehen helburua da blog-gileari arazoak ebitatzea.
Erantzun anonimoek bere jarduna oztopa dezake, adibidez. Edozer esatera edo
legearekin bat ez datozen edukiak kargatzen ausartzen bada, lege-arazoak
izan ditzake blog-gileak nahigabean...

**c.** Blog-gile jakin batek izan dezakeen arazoak eibar.org elkarte osoari,
webgune osoari, eta beste blog-gileei ere eragin diezaieke, eta hortaz,
denon adierazpen askatasuna bermatzeko neurri bat ere bada kontrol editoriala.

**d.** Kontseilu editorialak erabakitzen duena Eibar.org-ek aplikatu egingo du.

**e.** Blog-gileak baldintza hauek onartzen ditu, Eibar.org-eko blog
komunitatean blog bat ireki aurretik.

---------------- Blog-a irekitzeko orduan

 Blog-a irekitzeko Eibar.org webguneko blog-komunitatean, zera egin behar da:

**1.** Eibar.org-eko bazkide izan behar du blog-gileak.

**2.** Konpromezua hartu beharko du blog-ean euskaraz ere idatziko duela. Ez
derrigor blog elebakar euskalduna, baina ez bederen erdara hutsez.

**3.** Kontseilu editorialaren egitekoak zein diren ezagutu ondoren, haren
funtzioa eta bere erabakiak onartu beharko ditu.

**4.** Pertsona bat, blog-a sortzeko helburu soilarekin hurbiltzen bada
Eibar.org elkartera, Kontseilu editorialak baloratu egin beharko ditu
honakoak:

- **(4.1)** Pertsona horrek ZERBAIT esateko duelako izan dadila, eta ez
 blog probak egiteko. Blog probak egiteko, badaude doan blogak sortzen
uzten dizuten zerbitzuak, eta haien baliabideak gastatzea hobe,
Eibar.org-enak horretan xahutzea baino. Adibidez, blogs.ya.com.

- **(4.2)** Eibartarrak zerrendan parte hartzen duen pertsona bada,
Eibar.org-eko bazkide izan ez arren. Kasu horretan, Kontseilu editorialak
izango du notizia pertsona horrek baduela zer esanik, zerrendan parte
hartuz esaten dituenak, adibidez, eta hortaz, blog-a eskaera onartzearen
aldeko motiboa izan daiteke.

- **(4.3)** Beste inon blog euskaldun bat duen pertsona bada (hau da,
ZERBAIT estaeko baduela frogatua egongo da), eskaera onartzearen aldeko
motiboa izan daiteke.

----

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to