Luistxok eta Mikel Larreategik publizitatearekin prostituitu ditugu gure blogak. Gaurtik aurrera, Google-ren GoogleAds eta Adsense teknologiei esker, iragarki batzuk agertuko dira gure blogetan. Luistxoren kasuan, bakarrik erdarazko bertsioetan, arrazoi arbitrario eta esoterikoengatik.

http://www.eibar.org/blogak/erral
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/es

Arrateko Amak sortu du kontua Googleren "Adsense" programan ( https://www.google.com/adsense?hl=es ), eta publizitatearekin diru sarrerarik lortzen bada, Eibar.org elkartearentzat izango da. Miloitsuak bihurtzeko esperantza larregi ez, baina batek daki, txikito batzuk pagatzeko lain emango du akaso.

Enekok ere bere bloga transformatzen dihardu, elebidun izatera pasatuko da, eta akaso berak ere pegatuko ditu iragarki hauek. http://www.eibar.org/blogak/prospektiba

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to