Oier G. eta Manoloren artean sortutako ikamikaren kontura Italiakoa ei
dan "On Kamilo eta On Pepone" edo antzeko izena dakan liburua edo filmarekin
akordatu naiz. Nolabait hori bihurtu da halako eztabaiden haritik sortu dan
kreazio lanik ezagunena, unibertsalena agian.
Eta zati batean be harritu nau euskal literaturan halako egoerak
islatzen daben lan ezagunik ez egoteak. Gogoratzen dozue zuek halako
eztabaidak umore puntuz jorratzen daben fikzio lanik euskaraz? Beste
gaiekin buru-belarri ibilitta, elizaren jarduera sozialak, bere indarrak,
edo indar-ezak, ez gaittu kezkatzen gizarte moduan? Irrate edo telebistan
sarri jorratzen dabe elizak eindakoa, gehixenbat kritikatzeko, benetan
ardura dosku edo honezkero ez desku ezta arduratzen bez?
Imanoltxu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]