Esan nahi dozuna, Amati�o, bai�a nik uste holako
pentsamentuen atze-atzian, ezkutuan beti daguala
misoginia puntua. Umiak be madarikatuak dira,
andren kontua. Pa�alak aldatzeko mahaixak beti
egoten dira andrazkuon komunetan. bai�a hori
ohitturia dala esango dau baten batek.
Leire


 --- Amati�o <[EMAIL PROTECTED]> escribi�: 
> Albistia albiste, Kerizpean ez dittuk oingoz
> emakumiak barixakuetan sartuko.
> 
> Dakizuenez, domeka goizian ez najuan Kerizpera
> juaterik izan. Bezperan lagun
> baten billa ibili nitzuan nere ordezko botua
> eruan zeixan bai�a ez najuan
> i�un harrapau. Gaur, ostera, kalian ikusi juat
> eta bere billa jardun nebala
> esan. Eta erantzun jestak:
> 
> -- Bardin dok. Ez genduan hire boturik bihar
> izan irabazteko. Ondo prestauta
> juan nitzuan, hogeita bi botu naroiazen
> galtzarpian�
> 
> -- Ah, oso ondo. Eta, orduan, noiztik aurrera
> sartu izango dittuk emakumiak?
> 
> -- Emakumiak... barixakuetan? Sekula ez. Gu
> behintzat ezezkotan geuazen...
> hik ze nahi heban ba, nik alde botatzia ala?
> 
> Zuetako gehixenok pentsauko dozue nere lagun
> hori astokillon bat dala,
> ziharo misojinua, bai�a gauzak uste bai�o
> gatxaguak dittuk. Nere lagun hau
> izan zuan, hain zuzen be, oi� hurrengo andrak
> zapatuetan sartzeko prozesu
> guztia lideratu zeban kaporala. Oinguan,
> ostera, kontrakua organizau jok.
> Hona kale-baztarrian bost minutuan kontau
> destan zereko zera:
> 
> 1. Kerizpia gizonezkuan soziedadia dok. Holaxe
> sortu zuan eta holaxe
> jarraittuko jok.
> 2. Sortu zanian, andrak etxian egoten zittuan
> eta normala zuan gizonezkuak
> etxetik kanpora afaltzia zapatuetan. Zapatua
> zuan lagunarteko afari-eguna
> (egixa esan, nik ez najuan nere aitta sekula
> zapatu gabian etxian afaltzen
> ikusi).
> 3. Oin gauzak aldatu ein dittuk, eta afaltzera
> kanpora urtetzen daben
> senar-emaztiak, normalian, zapatuetan urtetzen
> juek. Zentzun honetan normal
> xamar zuan soziedadia senar-emaztientzat
> zapatuetan zabaltzia. Hau da,
> senar-emaztientzat, EZ EMAKUMIENTZAT.
> 4. Hau holan dala, bera izan zuan botazi�o
> horren alde ahalegindu zana eta
> irabazterik lortu zebana. Hau da, emakumiak
> sartzen dittuk zapatuetan berari
> esker. Bera ez jaok emakumien kontra,
> soziedadeko espirituan alde bai�o.
> 5. Bai�a oin planteatu nahi izan dana emakumiak
> barixakuetan sartu ahal
> izatia dok. Eta barixakua  gizonezkuen eguna
> dok, kuadrilla-eguna,
> lagunartekua. Horretarako dok soziedadia,
> horretarako jaixo zuan eta
> horretarako nahi juek soziuak: sikeran astian
> behin lagunak alkarreaz
> afaltzeko.
> 6. Konforme ez daguana ez deilla juan, jatetxen
> batera juan deilla andriaz
> edo bere gustoko beste soziedaden bat ein
> deixala, andriaz, amagi�arrebaz
> edo seme-alabieaz. Bai�a, Kerizpean, umerik ez
> eta andrak (emaztiak, gehixen
> bat), afaltzekotan, zapatuetan.
> 
> Bakotxak jakingo jok arrazoizkua dan ala ez.
> Bai�a ezin esan behintzat nere
> lagun horrek "garbi" ez dakanik�
> 
> Amati�o
> >
_______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko:
> [EMAIL PROTECTED]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko:
> [EMAIL PROTECTED]
>  


                
______________________________________________
Renovamos el Correo Yahoo!: �100 MB GRATIS!
Nuevos servicios, m�s seguridad
http://correo.yahoo.es
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to