Gaur  azaldu dau Lamikizek telebistan  ze eratan   dan  kontua.

Bihar agertuko da "berrian" eta prentsan.

Eibarrek edo Arratek edo Kilimonek, edo azken portuko Arraun elkarteak Euskadiren izena zabaltzen badute, lau haizeetara ondo deritzot, begi onez ikusten dot hori.

Beste kontu bat da, talde bakoitzak bere diru kontuak zelan erabiltzen dituen, eta kalera ateratzen diranean , noiz eta nork ateratzen dituen.

Esaterako, Bizkai aldetikk argi ikusi genuen Athlecticaren zuzendaritzako hauteskundeetan nondik etozen tiroak edo kontuak, nik behintzat.

Eta espero dot Eibarrek eustea daroan martxari.
Ez naz bazkide egingo baina ospatuko dot egongo naizen lekuan eta Eibarrera joan behar bada, Untzagan han izango naiz.


Apirilaren 14rako erabakita  izan ezkero, hobeto.

Bertoko.

----- Original Message ----- From: "Oier Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[EMAIL PROTECTED]>
Sent: Monday, November 29, 2004 3:30 PM
Subject: [eibar] Athletic eta Kultura Saila





Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Athletic-i eman behar dizkion 360.000
euroen kontua irentsi ezinda nago. Ostiral arratsaldean entzun nuen
irratian eta sutu egin nintzen. Ahazten saiatu naiz, baina ezin,
larunbatean dantzaren inguruko jardunaldi batzutara joan nintzen
Oiartzunera, eta iritsi orduko lagun batek atera zuen gaia erabat
asaldatuta. Guri bosta ajola zaigu Athleticen zaleen polemika,
propaganda jarri ala ez. Dantzarentzat direnean xentimoak banan bana
kontatzen dituen Kultura Sailak, dantzaren inguruko ekimenak sustatzeko
laguntza eskatzen den bakoitzian erantzuntzat aurrekontu murritzak
aipatzen dituen erakunde berak, soldata miloietan kobratzen dituzten
foballistei bi partidatan paparrean "Euskadi" jarrita eramateagatik 60
miloi pta ematea ez da gure buruan kabitzen.

Nik tonto konpletoa izango naiz, baina ez dut ulertzen zein zerikusi
duen horrek Kulturarekin eta zein mesede ekar diezaiokeen euskal
kulturari. Euskadiren propaganda egitea bazen kontua Turismo sailari
zegokion kontua ez?

Nik irratian entzun nuen albistea, baina albistea kontrastatu nahi nuke,
eta inork ba al daki horrelako albisteak iturri ofizialen batean
argitaratzen ote diren Interneten? Jaurlaritzaren gunean saiakera bat
egin dut, baina ez dut aurkitu ezer.

eskerrik asko, oier.








--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to