oier gorosabel larra�aga wrote:
Diasporako lagun batek bidalitako mezua dozue hor beheian.
"La Pelota Vasca" pelikulan Orson Wellesek 1955ean Ingalaterrako
telebistarentzat Euskal Herriri buruz egindako dokumentalaren zati baten
irudiak ikusi nituenetik, dokumentala osorik lortzen saiatzen ari nintzen...
gaur arte!
Hori ETBn daukate eta euskerara bikoiztuta gainera.
Badira urte batzuk ETBn sail bat egin zutena, euskaldunei buruz kanpotarrek egindako erreportaiekin, tartean Orson Welles-en hori eta beste oso kurioso batzuk, Xiberuko Santagraziko artzaien inguruan BBCk egindakoa adibidez. Indigena total itxuraz ateratzen ziran euskaldunak. Aurkezle (eta ez dakit koordinatzen edo aukeratzen) EHU-ko Euskara Errektoreorde den Ludger Mees azaltzen zen. Grabatu genituen horietako asko, baina ez dakit azkenean ez genituen pikutara bota, hamar edo hamabi aldiz ikusi ondoren. Nere anaia Oierrek igual jakingo du haren berri...
Gari
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
