Asierrek: Eta Kerizpeko bazkide izatia ez da inungo eskubide unibertsala. Ez da jaixotzen danian munduko edonork daukan eskubidia. Kerizpeko bazkidiak (horretarako sortu zeben euren elkartia, eta horretarako ordaintzen dabe hilero euren kuotia) erabagitzen dabe zein eta noiz sartu leikian. Eta kitto. Gizonezko elkarte bat izanda baltzak ezin sartu izatia razismua da; gizonezkuen elkarte bat izanda, andrak ezin sartu izatia, ez da diskriminazi�ua. Tontokerixia besterik ez.
Ez neban nahi jarraitzerik kontu honekin. Benetan. Gaizto papela ez jata larregi gustatzen. Baina gai honen inguruko azkenengo hiru mezuak andrenak izanda (Elena, Leire eta Arrate), ba, hamentxe nator barriro, ixildu ezinda. Gehixenbat azkenengo 4-5 egunetan parian tokau jatazen hiru adibide emotiarren: - Durangon hitzaldixa "Euskal emakume idazlien elkartiak". Euren helburua: euskal emakume idazlien lanak zabaltzia. - Arrasateko euskera elkartiak "EKIN emakumien taldia" sortu dau, emakumieri zuzendutako ikastaro eta jarduerak antolatzeko. http://www.arrasatekoeuskalgintza.org/partaideak/ekin - Telebistan ikusi neban berbetan: Asociaci�n Mujeres Juristas Themis. 440 emakume (Elena euren tartian?) http://www.mujeresjuristasthemis.org/ Eitten dittuen beste gauza batzuen artian: "Asesor�a Jur �dica Gratuita para Mujeres" Ez gara ba bardinak? Ez dot andrazkorik ikusi esaten, aurreko hiru elkartiak diskriminatzaile eta zapaltzailiak diranik. Eta gizonezkoren batek hori esango baleu... kotxaua. Baina Kerizpeko bazkidiak diskriminatzaile, zapaltzaile, karka, ultraortodoxo, taliban higuingarrixak dira. Bai jauna. Ba horixe. Asier (infernutik) Neuk: zorionez ezin naiz potruetaraino egon gai honekin baina egixa esan nahiko nazkatuta naukate konparazino hauek... egixa da kerizpeko elkarteko bazkide izatiana ez dala eskubide unibertsala baina atzera begiratuta, ta larregi begiratu barik be, Elkarte ezberdinetan gertatzen dana ez dot uste diskriminazinotik kanpo gelditzen danik, zerrendatu deiguzen elkartiak, gertatzen dana, gertatu zana...bizitza publikorako leku gitxi zekan sasoi baten emakumiak ta gaur egun be hori mantentzen saiatzen diranak dagozela uka ezina da. eskerrak Eibarren emakumiak beti euki daben beste toki askotan baino leku gehixago kalian, independentzia ekonomikuan seinale...horrek ez dau esan nahi dana ondo dagoenik!! berdinttasunan kontuakin nik behintzat gauza bat argi laga nahi dot, ez dot berdinak izan gaittezen nahi!! eskubidiak duda barik baina gainontzian uste dot danok dakagula danongandik zer ikasi baina zoritxarrez emakumianak diran berezittasunak ez dira inundik inora be kontutan hartu eta uste dot badakagula ze aportau gizarte patriarkal honetan!! Hitzaldi, elkarte, talde berezittuak baldin badagoz gaur egun zeozergaittik izango da, ta arrazoia ez da inundik inora be diskriminatzailia, zorittarrez ondiokan be emakumia zapalduta dago, ta lehen esan doten moduan gure berezittasun hoiek be argira ekarri nahi doguz!! (horregaittik sortzen dira zer berezittu guzti horiek). ta ez txarrera hartu mesedez, danon on biharrez izango da eta!! lartxo sartzen nabil asunto honetan elkarte baten gauzatxo puntual bategaittik, baina txikittasun hoiek dira polliki polliki zapalkuntza hori bermatzen dutenak eta ez deiguzen eskuak burura eruan telebistan bestelako aztarkerixak entzuten dittugunian (bortxaketak, etxeko erasuak...), nik neuk behintzat egunerokotasunian ergi ta garbi ikusten, bizitzen, ditturaz erasuak (gehienetan hain larrixak ez dirtanak zorionez) baina horrek konpondu ezian alperrik gabiz bestelakuak konpondu nahixan. gora emakumion burrukia!! Arrate _________________________________________________________ Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
