Basarri izena eta inguruan izena da "ipurua". Seguru asko hasierako izena "ipuruaga" izango zan eta gero sarri gertau izan dana gertau jako leku-izen horri be: ipuruaga > ipuruaa > ipurua. Halan aitzen emoten dau ointsuan egindako toponimiako lanak. Zer dan "ipuru"? EHETNOtik eta "www.eibarko-euskara.com" etik hartuta:

� IPURU (Iz.)
enebro (Juniperus communis).
/It/. ETNO.
/Sin/. arabota

� ARABOTA (Iz.)
enebro (Juniperus communis).
/It/. ETNO.
/Erab/. gehixago erabiltzen da / erabili izan da Eibarren "ipuru".
/Sin/. ipuru.

_IPURU (Elhuyar)_
1) Bot. Kupresazeoen familiako eta /Juniperus /generoko zenbait zuhaiska hostoiraunkorren izen arrunta.


2) Alor edo sail batean, goldatu gabe gelditzen den ertza; alor edo zelai baten ertza.

Nik uste dot (1) adieran ikusi bihar dala "ipurua" leku-izenan jatorrixa. IPURUA noizbaitten IPURU zuhaiska-lekua izan zeikiala dirudi.

Serafin

Eneko Astigarraga(e)k dio:

Bai, beheko hori erantzun nion Serafinen mezuari, Gin-tonikak aipatzen,
baina ataskatuta geratu zen edo ez dakit zer gertatu zen.

Ipuruaren esan nahiaren inguruan galdetzen nuen zeren hiztegian hauxe dio:

ipuru:  borde bald�o de un campo, que queda sin labrar, por dar vuelta en �l
los bueyes que labran

eneko

-------- Mezua --------
Asunto: Re: [eibar] Zakilixut Ipuruan eta Eibarrek galdu
"Eneko Astigarraga" <[EMAIL PROTECTED]>
Data: Lun, 13 de Diciembre de 2004, 1:19 am

Ba, kulpia referiana orduan :-)

Nola botako dotsat errua Zakiri? Bai zera. Zakilixut Ipuruan ikustiak
ilusi�ua egin desta, horregaittik aittatu dot. Baina, gintoniken
oinarrizko osagaia ipurua dala esatia falta izan jako :-)

Gintonikak dirala-ta, oraintxe bertan irakurri dot Andoni Ega�aren bertso
ameslaria "hogeita bina" liburuaren azkenurreneko orrian: Piszina baten
hil nahi nuke nik / eskuan gintonik kopa/...

Zalantza dut baina: Eibarko foball zelaiaren izena ipurua arbolatik
dator?

Ah, eta bai, foball-zalia naiz. Boladaka. Batez be irabazten "dogunian",
galtzen "dabenian" ez hainbeste :-)

eneko




Eneko, ez naekixan foball-zalia hintzanik!. Ostera! referia kontra
kontra oin?  Hori be bajuagu!? Zakilixutena gustau jatak bai�a ez eixok
Zaki-ri kulparik bota gizona, barre eraittiakin nahikua lan
jaukak-eta.  Dana dala, "arbitro" esateko Eibarren erabili izan dogun
berbia ez dok   "*erreferi" ezta  "*referi"  be. REFERE bai�o. Eta hori
deklinauta, ba,  referia, referiak, referiandako, referiari, ...

Serafin

Eneko Astigarraga(e)k dio:



Ez dakit lehen aldiz, baina Zakilixut Ipuruan (Eibar D.F.) ibili da eta
aurten Eibarrek lehen aldiz galdu zuen etxean atzo.

Komikia Berriaren azken orrian eta Interneten hemen:
http://www.librezale.org/umorea.php?eguna=12&hilabetea=12&urtea=2004

Eibarrek galtziarena, erreferixan errua, erregular: berak asmatutako
penaltyxa kontran, aldeko pare bat ez zittuan emon, erdilarixa kulpa
barik kalera bialdu zeban bigarren zatiaren hasieran, etabar luzia...
:-)

en fin, ondo segi

eneko








------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]





_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to