Amati�o:

Bai�a gure eibartar anonimuak ez dau gure laguntzarik, besarkadarik edo
animorik jasoko. Ez. I�or ez da mobiduko eta ez mobilizauko.

Zuk mezu bat bota dozu Internetera... ez da laguntza haundixa izango pertsona horrentzako, ezta lagun askok kontu honetan Amati�ok moduan pentsatzen dogula jakittiak, baina beste indarrik egitteko modurik ez daukagunian, gauzak esan, hori behintzat egin geinke, eta zeuk egin dozu.


Biktima onak
(guriak) eta gaiztuak (bestiak) gitxitxo balira, horra hirugarrena: biktima
anonimuak.  Frantsesak heroi anonimuan markia errejistratu zeben eta
euskaldunok biktima anonimua asmau dogu.

Biktima kategorixak egon badagoz. Ez da berdi�a kontau deskuzun pertsona honena, Pilar Manjon 11-M-koa, eta haren ostian Kongresuan jardun zeban AVT-kua.


Hori bai, badirudi biktima "guztien" komisionado moduan agertuko jakula oi� Gregorio Peces-Barba, ZP-k kapeletik etaratako azkenengo konejua. Eta ez dot uste, benetan, Peces-Barba danik, ez eibartar ezezaun honek bihar dabena, ezta dramiak bere osotasunian bihar dabena. Manjonen diskurtsuak horretarako balixo bihar badau azkenian, biktimen adelantado izendatzeko Peces-Barba, makala panoramia...

Atzo ezin izan nintzan isildu, eta parte hartzen doten zerrenda pribatu espainol batera Peces-Barbaren "loren" kolekzi�o bat bialdu neban, bere izendapen barrixa bere lekuan lagatzeko-edo. Neure blogian kargau dot hori bera, gaztelaniazko adarrian:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/es/250


Bai�a, hori bai, herrixan askatasunan izenian.

Amati�o

Eta Peces-Barbak abixau dau, Estaduaren izenian (edo "zentzuarekin" edo holako zeozerrekin) jardungo dabela, ez alderdikerixiak gidatuta. Justu, justu, bihar zana biktimen kontu honetan: Peces-Barbaren estatu-zentzua.


Luistxo




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to