MZapirainek:
<ETBn Firin-Faranen aitzindari hartan ibiltzen zen Juanjo Gabi�a hori
<eleberri bat ere idatzi zuen
<uste dut Mendigreenek ez dakiela Astigarraga Gabi�aren dizipulu izana dela,
<lankide bai behintzat
Bertokok:
> JJ.Gabi�a Amati�oren laguna, aspaldikoa.
> artikuluren baten aipatutakoa, eta EITBn _galdera_-inoiz alkarrizketa
> eginikoa, EUSTATen zuzendari zala?
-- Ez dakit Juanjo Gabi�a nere laguna ote den, baina etsaia ez behintzat.
Ezaguna, kinta beretsukoa, garai bateko EEren biltzarkide gipuzkoarra oker
ez banago, gero Prospektiker Erakundearen --Instituo Vasco de Estudios
Prospectivos-- zuzendaria, Eneko Astigarragaren sasoi bateko jefea (uste
dut), "Euskadi y su futuro" (Zarautz, 1984) eta beste hainbat libururen
egilea. Nik prospektiba zientzia (edo erremintta?) berari entzun nion
estreinako. Ez naiz gogoratzen inoiz ETBn elkarrizketatu nuenik baina
daitekeena. Ez ditut denak gogotan. Bestalde, ez dut uste EUSTATen
zuzendaria sekula izan denik.
Azken bolada honetan Hego Ameriketan ziharduen aholkulari edo. Bizitza
pribatua ez da inondik ere hemen aipagarri baina, denok gora-beherak izaten
ditugunez gero... uste dut azken boladan izugarri ondo joan zaiola.
Eta ni poztu egiten naiz.
Amati�o
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]