<Sakakortxos hori BOJ-ekoa (B... Ola�eta eta Juaristi).

-- Nik dakidanez oso ondo kokatua Iparrameriketako merkatuan...

Amati�o

El Casco ere nazioarteko proiekzioa duen produktua da.

Egutegiko irudien bila jardun dut Begira.com eta Kutxa.net Kutxaren guneetan, eta alperrik izan da. Oso zaila da ezer aurkitzea hor. Liburua salgai bai Begira.com-eko dendan, baina portada da han eskaintzen zaigun irudi bakarra.

Orduan, galdera eta eskaera, baditu inork irudi digital horiek eskura? (Eibarko produktu biena, esan nahi dut), Kutxan entxufea duelako, guneotan hobeto arakatzen dakielako, edo eskaner on bat daukalako aldamenean? Gehikuntza polita litzateke Eibar.org weberako. Eskerrik asko.

Bestalde, nik neure xumean pentsatu nahi dut, adibidez gure enpresan lan egiteko moduan helburu hori lortu behar dugula, lanerako tresna dotoreak egitea, ederrak, baina batez ere praktikoak. Diseinu industrialaren perspektiba horrekin egin lan Interneten. Diseinatzaile bikaina daukagu horretarako, Maite Rementeria gure zerrendakidea, baina eremu horretan, lanpostu eskaintza ere egin dugu berriki, Maitek zuzenduta diseinu lan gehiago egin ahal izateko.

http://www.codesyntax.com/news/1103027004

Luistxo



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to