Nik behintzat erabili izan dut eta tresna ona begitantzen zait
"Blogista" berba bilatu eta izenaren inguruko eztabaida hasi aurretik Xabierrek Maite aipatzen irailean erabili zuela ikusi dut
http://tinyurl.com/3ttco
Nik behintzat noizean behin erabiltzen dut eta ikusi dut blogetan zein materixalak atalean bilatzen duela: oso ona Google search technology delako hori! Zorionak!
Iragarkiekin ez dut uste aberastuko garenik baina txikitoak, zerbitzaria edo afariak ordaintzeko balio badu, ba ongi etorria kamisetaren prostituzio txiki hori :-)
Baina, jo eta ke gure iragarkietan klikeatuz, tranparik ez egiteko abisatu didate Luistxok eta Mikelek. Bale ba, formala izango naiz...
ondo segi
eneko
At 06:52 20/12/2004, you wrote:
http://www.eibar.org webgunea erabiltzen duzuenok, ikusiko zenuten asteburu honetan bilaketa aukera bat ageri dela gunearen portada, eta baita barrua, blogetako aldameneko menu-aukeren artean. Webguneko edukia, edo web osoa, arakatzea permititzen du lehiatila horrek. Ez da teknologia propioarekin eraikia, baizik eta Google-ren bidez egina: hau da, Google-n bilatzeko agindua ematen dugu, baina emaitzak eibar.org gunera murriztuz.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
