Mendigreenek zera idatzi eban aurreko baten bere blogean, "Top manta
& edredoning" mezuan:
"Belaunaldi berriei begira, eta ohitura sexualei dagokienez, hau ez
dela Espainia esaten segitu ahalko dugu beraz, urte askoan"
Nik ez dakit Euskal Herria Espainiagaz edo zegaz konparau behar dan,
baina atzo oso irudi adierazgarria ikusi neban, eta zer pentsau
nabide�o-festibo bat etorri jatan burura.
Erletxetatik pasetan zarienak (eta besteak be bai) jakingo dozue han
bertan, rotondan, Fiore putetxea dagoala. Aurreko baten be euki gendun hemen
horren gaineko eztabaida, Kortederrako tunelean egoten diran prostituten
ingurukoa.
Fiore putetxe kuriosoa da. Galdakoko San Silbestrean, esate baterako,
eurek ipinten dabe podiumaren atzeko publizidaderik handiena, eta apur bat
surrealista izaten da ikustea karrerako irabazleak han, euren domina eta
lorakaz, eta atzean, munduko letrarik handienakaz, "FIORE". Halanda ze, ez da
leku ezkutua edo iluna, Galdakoko (Usansoloko, zintzo jokatuz) Olimpo putetxea
dan moduan edo ezagutzen dodazan (kanpotik e!) putetxe gehienen moduan.
Eta gabonetan be kolorinak ipinten dabez eta neoiak eta ZORIONAK erraldoi
bat. Ondo ipinitakoa gainera, hara bazoaz zoriona espero dozu eta. Beste kontu
bat da bertan lan egiten dabenen zoriona edo zorigaitza.
Kontua da atzo fijau nintzala beste apaingarri bat ipini dabela
aurten: Santa Claus edo Papa Noel horreetako bat, balkoitik zintzilik. Ez
dakidana da putetxera sartzen dabilen ala putetxetik urtetan, ze ez deutsat
arpegia ikusi, eta ezin jakin larri doan ala lasaituta datorren.
Baina azkenean sentsazino bategaz geratu nintzen: beti atzerritarrak gu
baino lehen. Igual hurrengo urtean Olentzerok eskalauko dau putetxeko balkoia,
baina aurrekaria atzerritarrak ipini dau.
Vaya Semanitako esketx baten agertzen zan moduan, ez da gauza bera
esatea "Hola, soy Jimmy Carter y vengo a mediar en el conflicto vasco" edo
esatea "Hola, soy Jonan Fernandez y vengo a mediar en el conflicto vasco"
(kontuan eukinda zer dan "conflicto vasco" hori, VSkoen esketxean Carterrek
busti egiten eban eta Fernandezek ez).
Eta ez da gauza bera imajinetea Santa Claus larrua joten edo Olentzero
larrua joten. Sinesgarritasun kontua da dana, bistan da. Eta Santa Clausek
badauka, bere bizioso arpegi horregaz. Olentzero eta Mari Domingi, barriz,
pipa erretan eta gantxilloa egiten imajinetan dodaz.
Neure aldetik, urte barrirako Santa Clausen sinesgarritasun bera desio
deutsuet danori, Fiorera joateko beharrik izan barik, ahal dala.
Julen