Amati�ok: >Nik onartzen dut zurea. Zuk onartzen al duzu nerea?
Baina Amati�o, mesedez, nola ez dut ba zurea onartuko! Batasunaren beraren azken mezuak ere guztiz ebanjelikoak dira. Horregatik ez dut ulertzen zure agresibitatea, kontuan hartuz gainera jeltzaleek daukazuen zorte ona, konstituzionalistek ekarria, Mayor Orejak, Novalesek. Bestalde, ematen du badela oinaze fisikoa apaltzeko aukera, atentatuak, zerga iraultzailea, tortura (protokolo kaxkar hori hobetzen saiatuko da Arartekoa urtarrilean Balzarekin egingo duen bileran) Ez ditut maila berean jartzen Franco eta ETA. Ezta Franco eta EAJ ere. Nik ez dut arazo politikorik EAJrekin edo ETArekin, neofrankistekin baino. Horiekin ikasi behar dut erlazionatzen. Guardia Zibil bat ikustean irakiar normal batek AEBetako soldadu baten aurrean sentituko duen higuina eta izua sentitzen dut. Batere oinarri juridikorik gabeko razzia batean kazetari batzuk harrapatu eta torturatzen dituztenek osatzen dute nire kanpoalde gorria. Hori da ulertzen ez dudana, nire ifrentzua, itzala, muga, bestaldea, etsaia. Baina dugunaren zati horri ezikusia eginez nire buruari kalte egingo nioke. Joseba Arregik egia dio: demokraziari bizitasuna alternantziak ematen dio. Baina "Aldaketa" oso eskasa da Besteari aurre egiteko orduan. Arregiren Bestea ez da EAJ, ETA baizik. EAJtik PSEra eta buelta: hori erraza zaio. Aski da Arregiri zazpi esaldi entzutea arazoa ETArekin duela nabaritzeko. Eta zer egiten du? Dekretuz ezabatu. Ez balitz bezala jokatu. Oso jarrera ahula. Anoetako Batasuna berriz askoz ere sendoago, Elkarriren zein Aralarren ildotik, Jung eta Jesukristo batera: arerioa integratu, etsaiaren konplizitatea bilatu... Arrazoi bakar osotzat hartutakoari heroikoki eutsi beharrean politika, entzuten dakien pragmatismoa, malgutasuna, Besteari eskua luzatzea... Lema kolpe ederra inolaz ere. Ez dirudi behintzat zerga iraultzailearen eta terrorismoaren oinarri ideologikoa. Badugu hippiok pozik egoteko motibo franko. ----- Original Message ----- From: "Amati�o" <[EMAIL PROTECTED]> To: "'Eibartarrak zerrenda'" <[email protected]> Sent: Tuesday, December 28, 2004 12:02 PM Subject: RE: [eibar] "Comunidad nacional" Markos Zapiain: >Zure estilo demagogiko hori erabilita esan liteke askoz ere gurago duzula Franco ETA baino. -- Estiloarena irakurlearen eskutan uzten dut baina Franco eta ETAren artean erabaki beharra... Ez dut sekula horrelakorik pentsatu. Izurritea ala minbizia? Sekulako aukera� Eta biak gaitzetsiko bagenitu? Ala bat bai eta bestea ez? >Iruzurra baita "mugarik gabeko Europan parte hartu beharra, aniztasuna zein nazioarteko solidaritatea" lortzeko oztopo gisa maila berean jartzea Franco eta ETA. -- Nik 2000 karaktere daukat zerbait esateko eta behar bada ez dut beti asmatuko. Nik Josu Legarretaren liburutik hartutako erreferentziak errepikatu ditut (liburua irakurri gabe ari al zara?). Eta esan nahi izan nuen bakarra zera zen: abertzaletasunaren kontzepto moderno bat zegoela pilpilean orain dela 50 urte baino gehiago, Francoren eraginez eta ETAren presentziaz aurrera egiterik izan ez duena. Alegia, oraintxe iristen ari garela gu, beste zenbait orain dela 50-75 urte heldu ziren ondorioetara. >Francorentzat laudorio bat da, garbi adierazten baitzuen oztopatze horixe zuela helburu ETArentzat berriz iraingarria, sarritan aldarrikatu baititu halako xedeak. -- Nik Ez dut Franco lausengutu nahi baina ez dut ETA iraintzeko batere arazorik. Zuk bai? >EuskaraZ eztabaidagunean bazen jeltzaleen aurka obsesionaturiko idazle bat, oso aktiboa >Amati�o: zure jarrera berdin-berdina da, baina alderantzizko bidean. -- Nik ez daukat obsesiorik, baina ezta konplejurik ere. Nik anaia izan dut kartzelan eta Espainiako dozena erdi bat espetze bisitatu izan ditut. Horrez gainera birritan egon naiz "bestaldean" iraultza-zerga negoziatzen (Mozonen etxean) eta ETAk hiru lagun hil dizkit. Nik nere herri honen ajeen matrailekoak alde bietan sentitu izan ditut. Nik nere burua nahiko zentratua ikusten dut, hala beharrez. Baina, bistan da, zure ikuspegitik ez dela horrela. Nik onartzen dut zurea. Zuk onartzen al duzu nerea? >Hala ere, ez dut uste eibartarrak hau euskaraZ hura bezala pikutara joango denik. -- Ez dakit zertaz ari zaren. Baina, honezkero, nere patua ez da pikutara joatea, jubilatzea baizik. Eta honek sekulako askatasuna ematen dit. >Baina baliteke EAJk EAEn agintea galtzea CIUk Katalunian galdu duen bezala: >batetik, jendea nazkatu egingo da Amati�oren mezuan nabari den zilborkeria harro erasokorraz (penagarria botererik gabeko >alderdietan baina agintariengan jasangaitza). -- Beti uste izan dut zilborkeriarik handiena zera dela: Norberak arrazoi guztia daukala pentsatzea, arrazoi hori Herri osoarena dela gainera,eta arrazoi horregatik inor erail daitekeela Herria salbatzeko. Ez dizut inoiz hori "ere" zilborkeria denik irakurri. >Bestetik, krudelkeriari uko egitera behartutako Ezker Abertzale zabal batek eta krudelkeriari uko egitera behartutako >PSE-EE-k (Madina, Zabaleta, Etxezarreta eta Itsasoren ikuspuntuetara lerratua) nolabaiteko lankidetza gauzatzen asmatuko >dute. -- Ez zen EAJ izan ezker abertzalea bitan zaitut zuena, ETA baizik. HB eta EEren tradizioek elkarrekin bildu behar baldin badute bildu daitezela. GALen eta ETAren kulturek elkartu behar baldin badute, elkartu daitezela. Orain arte Euskal Herri osoaren lurraldetasuna gutxieneko baldintzatzat jo dutenek eta Espainia banatezinaren Konstituzioa defenditzen dutenek bat etorri nahi baldin badute, etor daitezela. HORI BALDIN BADA BAKEAREN PREZIOA... NON SINATU BEHAR DA? >Oztopo gogorra izango da hala ere PRISAtik zein telebista publikotik, besteak beste, datorkigun kiratsa -- Ez dut ulertzen. PSOE eta Batasuna bat baldin badatoz... Ikusiko duzu zelan zuk diozun kiratsa aroma bihurtzen den. Amati�o ---------------------------------------------------------------------------- ---- _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
