Eneko Astigarraga wrote:
Julen blogista literario berria dugu, baina aipatzekoak dira duela gutxi hasi den Igor Leturiak bere blogean egiten diharduen berritasun teknikoak.
- Bat. Uste dut blogaren blogaren itxura aldatzeko erabiltzaileari ematen dion lehen blog euskalduna dela.
Merezi du ikustea eta frogatzea.
Igorrek bere blogeko menuan : http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog , ITXURA ALDATU esaten duen atal bat dauka eta bertan laukitxo bat dago. Ba, laukian aukeratu dezakezuen 20 bat aukeren artean, bat aukeratu, aldatu botoiari eman eta tatxan, tatxan, .... blogaren itxura guztia aldatzen da. Froga egin beste batekin, eta beste batekin, eta ... Majikoa dirudi. CSS estilo orrien eta disenatzaileen majia omen da.
Ba ez dakit lehena den edo ez... Baina hala izanik ere, uste nuen besteok ez zenutela izango gustatzen ez zaizuelako, Maite edo diseinuaren beste espertoei antiestetikoa irudituko zitzaizuelako edo. Pentsatzen nuen Gari, Josu, Luistxo, Eneko eta enparauei aspaldi bururatuko zitzaizuela ideia eta nahi izanez gero teknikoki ere aspaldi lortuta izango zenutela, baina ez zenutela egin ez doalako bat estetikaren edo diseinuaren estandarrekin. Edozein modutan, atzo bertan esan zidan Luistxok interesgarria iruditzen zitzaiola eta ea noiz publikatuko nuen blogean nola egin hori. Agindu nion laster egingo nuela, bide batez urte berriko bug-a apurtzeko, beraz pixka bat itxoin eta guztiok izango duzue horretarako aukera.
- Bi. Igorrek beste berritasun erabilgarria ezarri du bere blogean: kontaktu orria http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog/kontaktatu
E-posta helbidea publikoa egin gabe, eta horrela spam-eadoreak sahiestuz web bidez mezuak jasotzeko aukera ematen du. Goiko Arrateko amaren hausnarketak Gorosta barrenean entzun dira: humm, agian blog guztiei gehi dakiokeen funtzionalitatea :-) Batek daki...
Bai, spam-a saihesteko egin nuen, baina ez dakit efektiboa izango den, zeren artikulu guztietan agertzen da egilearen izenaren gainean "mailto" link bat, beraz guztiz efektiboa izateko hori ere kendu beharko nuke... Hori nola egin ere argitaratuko dut. Baina horren zain egon gabe Arrateko Amak lehenago jarri nahi badie hori blog guztiei, esan eta egingo dut.
Zorionak Igor!
Eskerrik asko zuei, bloga izateko aukera emateagatik, eta ea horrelakoen bidez itzultzen dizuedan mesedea. Bide batez, badut nire blogean beste gauzatxo bat, azalean ikusten ez dena, baina interesgarria iruditu zitzaidana eta jarri nuena. Ez dakit eibar.org-eko beste blogariek izango duzuen edo ez, ez baduzue eta interesgarria baderitzozue, publikatuko dut hori ere... Norbaitek nire artikuluren bati erantzun edo trackback bat gehitzen badio, nire posta elektronikora abisua iristen zait, honela ez dut egunero nire blogean sartu beharrik norbaitek zerbait idatzi ote duen ikusteko.
Ondo segi,
------------------------------------------------------
Igor Leturia Azkarate
Elhuyar I+G+B
Zelai Haundi kalea, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
(+34) 943 36 30 40
[EMAIL PROTECTED] / www.elhuyar.org
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to