|
Joe, zuek aldapak igon behar
dozuez, Little Angliru,
- ez da horrenbestekoa-,
Rugbya ikusteko Unbera joan
behar dozue, lekutan jak Untzagatik.
Arratera igoteko
bihurgune batzuk igon, eta gero kriston ikuspegia,
landak aldatz behera txiribueltaka ibiltzeko,
erretegiak-jatetxeak, Txistulari alardeak entzuteko, (Gora Euskadi
Ttxistulari, Matrallan)
Zergatik ez dozue antolatzen "goitibehera
liga", antolatzaile eta babesleak ez dira
faltako.
Helmuga Untzagan.
Bertoko
----- Original Message -----
Sent: Wednesday, January 05, 2005 2:51
PM
Subject: [eibar] eibarren
antxitxiketalari gitxi
"Eibarren antxitxiketalari gutxi
dago". Holaxe esan digu gaur gure lankide Josu Azpillagak. Bera azpeitiarra
da, eta artikulu bat atera zuen Uztarria.com webgunean: http://www.uztarria.com/albistiek/1103791694
"Koadrilakoekin
hizketan, lehengo batean: "bai, bai, Azpeitiyen inun baino korrika gehiyo
eiten dek, seguru natxiok". Datu batzuk begiratuko nituela esan nion, eta
konparaketa egingo nuela. "
Ondorio nagusia: Azpeitian, Zarautzen
eta O�atin antxitxiketalari asko dago; Eibarren, Errenterian eta Pasaian oso
gutxi. Hementxe datu guztiak (10.000 biztanletik gorako Gipuzkoako
herriak):
Herria antxitxiketalariak (�/10000)
| Azpeitia
| 82,43 |
| O�ati
| 60,41 |
| Zarautz
| 57,25 |
| Bergara
| 55,69 |
| Beasain
| 47,9 |
| Tolosa
| 47,8 |
| Hernani
| 47,39 |
| Hondarribia
| 45,64 |
| Donostia
| 43,32 |
| Andoain
| 41,75 |
| Lasarte-Oria
| 41,48 |
| Arrasate
| 36,19 |
| Azkoitia
| 36,02 |
| Irun
| 33,74 |
| Elgoibar
| 33,21 |
| Zumarraga
| 32,76 |
| Errenteria
| 27,91 |
| Eibar
| 24,22 |
| Pasaia
| 12,11 |
Zergaitik ote? Arrazoi
posible batzuk botatzen ditu Josuk berak:
- Antxitxiketan egiteko toki
aproposa izatea: laua, leku egokiak... - Izaeraz, "konpetitzeko" zaletasun
gehiago edo gutxiago izatea herriak - Herrian beste gauza batzuk egiteko
aukera izatea edo ez - Pertsonairen baten eragina (Azpeitian Diego
Garcia)
Arrazoi asko egon daiteke, jakina, eta uste dut herri
bakoitzean arrazoi berezi jakin batzuk ere egongo direla. Baina oinarrizkoa
hau dela iruditzen zait: herri bakoitzaren egitura sozio-ekonomikoa.
Lankideek ezetz esan didate, baina nire ustez datuak alde
ditut:
|
| Herria |
Batazbestekoa |
0-19 urteko biztanleak |
65-100 urteko biztanleak |
| 1
| Azpeitia |
82,43 |
20,1 |
15,6 |
| 2
| O�ati |
60,41 |
18 |
18,7 |
| 3
| Zarautz |
57,25 |
20,4 |
14,3 |
| 4
| Bergara |
55,69 |
17,5 |
19,2 |
| 5
| Beasain |
47,9 |
18,6 |
16,3 |
| 6
| Tolosa |
47,8 |
17,4 |
19,5 |
| 7
| Hernani |
47,39 |
18,2 |
16,3 |
| 8
| Hondarribia |
45,64 |
18,9 |
14,6 |
| 9
| Donostia |
43,32 |
16,9 |
19,4 |
| 10
| Andoain |
41,75 |
16,9 |
15,9 |
| 11
| Lasarte-Oria |
41,48 |
16,2 |
13 |
| 12
| Arrasate |
36,19 |
16,7 |
17,8 |
| 13
| Azkoitia |
36,02 |
18,5 |
19 |
| 14
| Irun |
33,74 |
18,1 |
16,8 |
| 15
| Elgoibar |
33,21 |
15,6 |
20,6 |
| 16
| Zumarraga |
32,76 |
16,9 |
18,6 |
| 17
| Errenteria |
27,91 |
15,5 |
16,8 |
| 18
| Eibar |
24,22 |
14,9 |
22,4 |
| 19
| Pasaia |
12,11 |
15,6 |
20,8 |
Datu estatistikoak
Eustatetik hartu ditut. Ez dira oso-oso erabilgarriak, populazioa hiru talde
handitan banatzen duelako, eta tarteko multzoa (20-64 urte bittartekoa) oso
zabala delako, baina halandabe, nahikoa nire ustez. Herri bakoitzeko
biztanleen batazbesteko soldata ere argigarria litzatekeela uste dut, baina ez
dut daturik aurkitu.
Zerrendako lehelengo 9 herriak herri ruralak eta
turistikoak dira; bestela, jauntxo-herriak. Gainera, herri gazteak, zahar
gutxi eta gazte askodunak. Hiru dira salbuespenak: O�ati, Bergara eta Tolosa,
hain zuzen ere, Gipuzkoako herririk aristokratikoenak, jauntxo-herri
historikoak.
Zerrendako azkenengo hamarrak, herri industrialak dira,
1950-1960 inguruan inmigrazio handia eukitakoak, eta normalean zaharragoak.
Azkenengo hiruren datuak (Eibar, Errenteria eta Pasaia) oso argigarriak
dira.
Azkoitia da salbuespen bakarra, nire teoriaren arabera goi-goian
beharko lukeena. Baina Azkoitiarrek, kontra egitearren, edozer gauza. Baita
antxitxiketan egiteari uko egin ere.
Eibarren kasuan, beharbada
Kerizpeko afari misoginoek ere izango dute eraginen bat, baina pentsatzen dut
izaera sozio-ekonomiko horretan dagoela funtsa; arrazoi "extradeportiboak",
esaten den moduan.
Hau da, eibartarrak eta errenteriarrak bihargin
finak garela, eta zarauztarrak eta azpeitiarrak jiji-jaja-zaleak: jai asko eta
lan gutxi.
Asier
_______________________________________________ Adi gero, mezuak
bidaltzeko:
[email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza
eteteko: [EMAIL PROTECTED]
|