Amati�ok mapen inguruan:
Garik:Bai. Mercatorren proiekzioan ekuadore aldeko lurraldeak txikiagoak azaltzen dira eta poloetakoak oso handiak. Afrika eta Hegoamerika ekuatore aldean egoterakoan txikiagoak azaltzen dira. Hemen ongi ikusten da hori:
<Adibidez, Mercator-ek pentsatu zuen onena zela barkuz joateko
<komenigarrien zen deformazioa erabiltzea, lerro zuzenak=lerro motzenak
<izan zitezen.
-- Ez nenkien hori zenik arrazoia. Dena dela, ondo(?)dago barkuz joateko
deformazio horren arrazoia (efikazia), baina horrek ez du esplikatzen
kontinenteen arteko proportziorik eza (iparzentrismoa edo eurozilborkeria).
*http://tinyurl.com/54pof*
<Orain Peters hau dator, azaleren tamaina benetakoa berak dakarrela esanez.Orduan, ikasle guztiek esfera bat izan dezatela. HORI da gezurrik ez esateko modu bakarra. Gauza borobil bat plano batean jarri nahi dugun bakoitzean nonbaiten gezurra esan beharko dugu bestela.
Bale. Ba hori izango da. Baina ez zait mapa batere erabilgarria iruditzen. -- Eskolan ikasten den mapak ez du erabilgarria izan behar, EGIA baizik.
Bestela, segun eta mapa zertarako nahi dugun, proiekzio jakin bat erabili, dela Mercator dela Peter edo beste edozein. Azalerak ikasteko, Peter- horrena. Nabigatzeko, Mercatorrena, eta abar.
Gari (semestre batean Duisburg-eko Gerhard Mercator Unibertsitatean ikasitakoa)
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
