Mikel Erral Hackerrak esan desta zelan aldatu horrek gauzok.
Eibar.org blog nagusixak "lf" izeneko karpeta bat dauka. Horren barruan "localfolder_eu" eta azpirako "localdate4". Hortxe agertzen dira hilabetien izenak eta astegunenak.
Blog guztiak bertatik hartzen dittue izenak, baina norbere blogian "lf" karpeta hori kopiatu ezkero, eta "localdate4" horretan izenak aldatu ezkero, bakotxak erabagitzen dau beran blogian zelan erakutsi izenak.
Nik nerian egin dot pruebia, eta badirudi ez dotela ezer apurtu: http://www.eibar.org/blogak/sarasua/
Nik kontrakua nahi neban, hau da, Eibar.Org blog orokorrian agertzia Eibarko berbak. Baina horrek, jakina, azpiko guztiak aldatuko leukez (Iturri, Mendigreen, Amati�o...) eta batzuentzat arraro geldittu leike.
Kontrakua, beraz. Beran blogian eibarko hilabete eta egun izenak sartu nahi dittuanak, kopixau deixala nere blogetik "lf" karpetia, eta pegau deixala berian.
(bueno, gero eztabaidia izango da, ia Eibarko hilabete izenak zeintzuk diran., eta horretan be, ez gara bat etorriko)
Asier
At 09:40 2005/01/11, you wrote:
Arrateko Amari proposamena:
Eibar.org webgunian aldatu leikez "asteartea, asteazkena..." eta Eibarko "martitzena, eguastena..." ipini?
Teknikoki badakit posible izango dala, baina zer di�o "herrixak"?
Toki batian aldatu eta danetan holan agertuko litzake? Edo blogari bakotxak badauka beria konfiguratzeko modurik?
Gaur egun, uste dot, "martitzena, domekia, barixakua"... edozein euskaldunek aitzen dittuala; horretan ez dago arazorik.
Kontua da blogari asko kanpotarrak dirala, kiputx-usainekuak gai�era, eta biharbada Eibar.Org-ek mundua konkistatzeko daukan asmo zintzo honetan, ez dala komeni bizkaitarrismo memeluekin hastia.
Txontan moduan, hamen be referenduma? %70a bihar aldatzeko?
(badakizue, hainbeste gora-behera, eta azkenian udalak konbenzidu dittu beste 21 ugazaba, eta azkenian lortu dabe %70 famosua: http://tinyurl.com/5u3s7 )
asier
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
