A! zelako erakuslehioa duten sarean, ez? Banderatxoak, .es, eduki gutxi... CS-k eskaini beharko lioke zerbait... :-)
Iban
Enpresa eibartarrak, teknologiak eta hizkuntzak aittatu diranez, gaur zortzi, datorren barixakuan, mahainguru bat Eibarren eta bertantxe egongo da CodeSyntax, beste h�nekin batera (gonbidatuta behintzat): ASP, ELEKA, DIANA, UZEI, VICOMTECH, FAGOR,
EUSKADIKO KUTXA. --CSren izenean, ni neu izango naiz, neure adeitasun eta enpatia komunikatiboak parerik ez dauka-eta, Luistxo
HIZTEK mahai-ingurua
TEKNOLOGIA BERRIAK ETA EUSKARA: ENPRESEN IKUSPEGIA.
Eguna, ordua: 2005eko urtarrilaren 21, ostirala, arratsaldeko 16:00etan. Tokia:UEUko Ikastetxe Nagusian, Eibarko Markeskoa jauretxean. Otaola hiribidea 1, Eibar.
JORRATUKO DIREN PUNTUAK: 1.Enpresa bakoitzaren esperientzia. 2.Euskararen egoera orain. 3.Zer egin daiteke atzean ez geratzeko? 4.Eragileak eta bezeroak. 5.Ondorioak.
GONBIDATUAK : ASP, CODESYNTAX, ELEKA, DIANA, UZEI, VICOMTECH, FAGOR, EUSKADIKO KUTXA.
MOTIBAZIOAK: Hizkuntza-teknologiak funtsezkoak dira Informazioa eta Komunikazioaren Gizartea esaten dugun horretan. Epe ertainean pertsona eta makinen arteko komunikazioa geure hizkuntzan egin ahal izango dugu, ez makinaren hizkuntzan. Izan ere, gaur egun badira zenbait hizkuntza- aplikazio eskuragarri. Hala ere, horrelako sistema gehienak ingeleserako balio dute, ez beste hizkuntzetarako. Beraz, beste hizkuntzek ahalegin handia egin behar dute atzean ez gelditzeko. Are gehiago, euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuen kasuan. Ildo horretatik, hizkuntzaren industria antolatzeko urratsak egin behar dira. Helburu hori lortze aldera, interesgarri deritzogu enpresa edota talde desberdinek egiten dituzten ahaleginak ezagutzeari eta konpartitzeari. Horrezaz gain, graduondoko ikasleek ikuspegi akademikoaz aparte, enpresetan egiten den lana ezagutuko dute. Eta, gure ustez, ezagutza horrek beren motibazioa areagotuko du.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
