Garik: <Amati�ok esandako batzuekin nahiko ados nengoke, baina ez zait egokia <iruditzen igandetan zabalik dauden denden kasuak adibide bezala ateratzea. -- Behar bada, hurbilekoak aipatu nahirik, ez zituan adibiderik onenak baina, esate baterako, Bilbotik Balmasedara dauden altzari-almazenik gehienek urteak zeramatzatek jai-egunetan irekitzen eta inork ez dik ezer esan.
<Nik ez dut uste Electricidad Agirre", Nisyros, Chiquitin, Valenciaga, <Astigarraga edo Careaga (Eibarko zenbait kasu aipatzearren) igandetan <zabaltzeko desiatzen (eta agian aukerarik ere ez) daudenik. -- Bat natorkek hirekin baina, funtsean, lerro artean, nik salatu nahi nian berbera azpimarratzen duk. Alegia, dendariek ez zetozek inondik ere bat eta, eurak erabaki ezinean, Jaurlaritzak beraien partez erabaki dezan nahi ditek. Hau da, lehenik sektorea bere baitan bat etorri ez. Gero eskatu Jaurlaritzari beraiek erabakitzeko gauza ez direna erabaki dezala. Eta, gero, euren artean bat ez datozen guztien gustora erabakitzen ez baldin badik, protesta. Guzti horren arduradun politikoa, Merkatari sailburuordea, ermuarra duk (tipo guztiz zentzunduna), eta ez nikek bere larruan egon nahi. Amati�o
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
