Europar Konstituzio Itunari buruzko jarrera dela eta, EAJren barne-azterketaren zeharreko eztabaidan denetariko iritziak azaldu ziren. Iritzi horietako batek boto-askea proposatu zuen. Alegia, EAJren jarraitzaileei aukera eman bakoitzak berea egin dezan. Iritzi honek ez zuen aurrera egin, hartu beharreko erabakia erabat politikoa delako eta ez norberaren morala edo etikarekikoa. Hala ere, orduan nik pentsatu nuen zer egingo ote nuen nere esku baino ez balego, eta pentsatu nuen nik baiezkoa emango nukeela. Eta arrazoiak: 1. Nik Itun hori atera dadin nahi dut (edo ez dut nahi ez ateratzea) eta, beraz, nik neure esku dagoena egin behar dut, besteek zer egingo ote duten zain egon gabe. 2. Europa da erabaki-mapa, ez Espainia, eta nik ez dut nahi mapa horretan Euskal Herria ezezkoen eta euroeszeptikoen kolorez agertzea. Neri gustatu izaten zait Espainiako hauteskundeetan euskal mapa kolore diferentez agertzea, baina ez du beste horrenbeste nahi Europako mapan. 3. Gure artean badira esaten zutenak Europari "hortzak erakutsi behar zaizkiola" (un peque�o toque de atenci�n), baina nere ustez jarrera horrek balio dezake Estatu barruan, baina hondamendia litzateke Europan. Amati�o
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
