Hi, Trebi, hona informazi�o apurren bat. http://www.eaj-pnv.com/eu/home.asp Eutsi (estatistikaren) goiari� Amati�o
-----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Imanol Trebi�o Enviado el: martes, 25 de enero de 2005 0:58 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Don Bildur >Halako estatistikak merke samarrak dira: -- Eta hire komentarixuak zeraittik dittuk garestiauak? Neria ez zan garestiagoa, batez be azkar idatzita zalako eta horren ondorioz "txatxua" (nire andre bizkaitar-bizkaitarraren familixan berba hori, txatxu, zentzu batean erabiltzen dabe, eta hiztegixetan, oin kontsultatu ditut, beste zentzu batekin agertzen da, baina, bueno, tira, balio dau). Zera esan nahi nuen, estatistiketako datu solteak hartuta, eta nahi danarekin lotuta, azkenean edozein gauza defenditu leikela. Alde batetik esan notsun artikuluaren mamiarekin ados nengoela, artikuluaren gehixenarekin be ados nengoen, turismoarena be ez notsun diskutitzen... langabeziarenak denetarako emoten dau. Esate baterako, langabezia Naparroan EAEn baino txikiagoa da, datu hori egia da eta Nafarroako medioetan sarri gogoratzen dabe. Horrek frogatzen dau bere estatutua dela eta, EAEn ez egonda, egoera ekonomikoa hobea dakenik?? Baietz pentsa zeikean. Baina Nafarroako datu hori be, egia izanda, erdi guzurra da, paroa Nafarroan ez dagoelako Araban edo Gipuzkoan baino hobeto, nahiko antzera berriz, EAEn media Bizkaiak jeisten dau eta. Euskal Herrian askotan esan da, esan danian, egoera ekonomiko txarraren erantzule nagusia e.t.a. zala (ez di�ot zuk esan dozunik). Neuk be ez dakat dudarik e.t.a.k ez dabela ezertan lagundu, baina e.t.a.ren eragina "lehen" horrenbestekoa bazan, eta txarrerako, oin be pentsau egin beharko litzateke bere eragina be badaukala, oin ekonomia ondo doala... e.t.a.k onerako laguntzen dau?? Esaten da EAEn jendea aberatsagoa dela, esate baterako, Extremaduran baino. Eta eurotan begiratuta egia izango da. Eta aberastasunaren adierazle moduan, euroak brutoan hartu beharrean, hartzen badugu pertsona bakoitzeko etxebizitza metro karratuen kantitatea?? Nik postura egingo neuke, hainbat arrazoiengatik, Extremaduran jendeak bataz beste etxebizitza metro karratu gehixago dakala, eta ez dot uste aberastasun baremo moduan kriterio hori txarra denik. Kokotaraino nago batzuk, enpresarioen elkarteek gehixenbat, Arabakoak nabarmen, esaten dabenian Euskal Herriko soldatak handiegiak direla, eta horretarako Espainiako mediarekin konparatzen dabenian. Eta zergatik sekulan be ez dabe konparatzen Frantziarekin???????? eta, aizue, distantzia berbera gaoz eta denak Batasun Europarrean. Estatistiketako erabilera, oker baino gehixago, maltxurren adibideak larregi ezagutu dittut. Eta ez dot esaten zuregatik Amati�o (oin be bildurretan nago edonundik be txarrian hartuko nauzunik). Txau-txau. Imanol. ---------------- >- "1985etik honako murritzena". Data hori aukeratu bada, seguruenean ezin delako gauza bera esan "1980tik hona". >- "Europako Batasunean baino bi puntu gutxiago". Eta... Frantzian (aldamenean dogu eta) baino zer? Piren�es Atlantiques baino zer?... Naparroa baino zer? ("Araba Nafarroa moduan" leloa gogoratuizu). -- Bihar bada arrazoi punttua daukak, eta seguru asko dexente gehixao eukiko heukek, nik neuk "gu" eta "bestien" arteko konparasi�ua ein gura izan baneu. Bai�a nere asmua "gu oin" eta "gu lehen" konparatzia izan dok, hau da Estatutuak mesede ekonomikorik eragin ete deuskun ala ez. Estatutu barrixak bildurtzeko aitxakixarik emoten ete deskun ala ez. Turismuari buruz esandakuak balio jok adibidetzat: 1993an (lehen estadistika 1992koa dok) 850.000 turista eta iaz bi bidar gehixao. Horrek ez jok esangura iaz etorritako 1.700.000 bisitariak ikaragarri asko diranik (segurutik gitxi dira, proportzioz behintzat, Espai�ia eta Iparraldera etortzen dan turismoaz konparauta), ez dogula azken hamar urteotan i�or izutu bai�o. Tira (oin danok "bueno" esaten juek), merkia edo garestia... Nere eritzi apala. Amati�o ----- Original Message ----- From: "Amati�o" <[EMAIL PROTECTED]> To: <[email protected]> Sent: Sunday, January 23, 2005 7:57 PM Subject: [eibar] Don Bildur > Don Bildur jauna ez da batere berria. Ia zortzirehun urte joan dira > Berceo poetak lehen aldiz aipatu zuenetik hona. Geroztik, Don Bildur > lantzean behin > agertu izan zaigu historian zehar, izurriteak, inkisizioak eta > gainerako mamuek eraginda. Azken bolada honetan, ostera, ekonomiak > deituta agertu izan > zaigu Don Bildur, edo, hobeto esanda, ekonomiaren aitzakiaz politikak > deituta. > > Roman Kn�rr jaunari jaramonik egingo badiogu euskal ekonomia Estatutu > Politiko Berriaren bildur da. Ez da kontu berria. Orain 25 urteko hemeroteka > begiratu besterik ez dago konturatzeko Gernikako Estatutuak ere > antzerakoa sortu zuela APko jarraitzaileen artean. Hala ere, gaur egun > ez dago inor, ekonomiaren izenean behintzat, Gernikako Estatutua > txarretsiko duenik; are gutxiago Estatutu hura ekonomiaren aitzakiaz > gaitzetsi zutenak defendatzaile > amorratu bihurtu direnez gero, itxuraz behinik behin. > > Aste honetan ezagutu diren datuak aipatuez gero, ez dirudi euskal politikak > inor bildurtzen duenik. Ez behintzat lan-merkatua eta turista-kopurua. > Lan merkatuari dagokionez, sekula historian baino landun gehiago dago > gaur egun > Euskal Erkidegoan eta langabezia, aldiz, 1985etik honako murritzena, > Europako Batasunean baino bi puntu gutxiago. Turismoaz, berriz, 2004 urtean > inoiz baino bisitari gehiago etorri da eta orain hamar urte baino bi > bider gehiago. > > Jakina, bildurrak ez omen du arrazoirik behar. Bapo. Baina, hala ere, > zein sektoreri egotzi beharko genioke ustezko bildur hori lan-merkatua > inoizko oparoena baldin bada eta kanpotarrek sekula baino gehiago > bisitatzen baldin > bagaituzte? Nor da bildur? Zeren bildur? > > Behar bada arazoa besterik da. "Basta ya"ko jendeak nahi izan zuen > bezala sukaldariek euren jarrera politikoa jendaurrean aitortu > zezaten, hainbatek nahi luke enpresariek jakineko kolore politikoren > baten aldeko postura publikoa azaltzea. Baina guk ez ditugun euskal > sukaldariak eta euskal enpresariak horretarako behar, bakoitza bere > lanean onena izan dadin baino. > > Amati�o > ---------------------------------------------------------------------------- ---- _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] ---------------------------------------------------------------------------- ---- _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
