Oharra:  Ez dago i�ongo "Ibarretxe" Planik.
DEIAn be izenburua  txarto dakar
Beste izen bat du,  hemen datorrena..
http://www.nuevoestatutodeeuskadi.net/default.asp?hizk=eus

Bertoko


----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Wednesday, January 26, 2005 3:50 PM
Subject: [eibar] trapisonda parlamentario gehiago



Gaur albistegiak ondo ulertu baditut, polita dator datorren astelehena
Eusko Legebiltzarrean.

2004. urteko azkenengo bozketa parlamentarioak zirko polita izan ziren.
Batean, legebiltzarkide batek hankasartze bat egin zuelako, urte osorako
aurrekontuak onartu ziren. Bestean, Batasunakoek hiru baietz eta hiru ezetz
esan, eta Ibarretxe Plana, onartuta.


Zera da egutegia:

- Otsailaren 1ean, asteartean, Madrilgo Kongresuan bozkatuko da estatutu
proposamena, Ibarretxe Plana. Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek
defenditu behar omen du.

- Bezperan (astelehena, urtarrilak 31), erabakiko du Eusko Legebiltzarrak
nor bidali.

Orain, adi ze gertatu daitekeen astelehen horretan, Teleberrin entzun
dudanagatik.

Bi bozketa gertatuko dira.

**Batean erabaki behar da ea ze ordezkaritza bidali.** Hiru lagunekoa izan
daiteke gehienez, edo gutxiagokoa. Edo zero, Atutxak esan duenez,
ordezkaritzarik ez. 0, 1, 2 edo 3 beraz. Bozketa gehiengo sinpleak
erabakiko du, eta Batasunak du giltza, hortaz.

**Bigarrenean, erabaki behar da nor doan**. Hiru laguneko ordezkaritza
erabakitzen bada, hortxe dago koxka, zeren eta, entzun dudanez,
legebiltzarkide *bakoitzak izen bakarra* eman behar du *bozketa bakarrean.*
Hau da, hirukoak denek batera Ibarretxe aukeratu dezakete, baina baita PPk
Leopoldo Barreda. Hirukoak bi hautagairen artean banatu ditzake bereak,
adibidez, Ibarretxe eta Larreina, baina horrela ere ezingo du Barreda PPk
aurrera ateratzea.


Hortaz, lehen bozketan hiru lagunen alde irteten bada bozketa, Barreda
joango dela ia segurutzat jo daiteke... Baina zeinek lagunduko dio? Akaso
erabaki dezake hirukoak bere botoak Arnaldo Otegi eta Jon Salaberriaren
artean banatzea, Batasunekoak joan daitezen Madrilera Barredarekin
astearteko egun haundira... Ibarretxe ezinezko bozketa batean Barredaren
ondoan agertaraztera behartzen badute, akaso horri uko egin eta Otegi
operazioarekin antzezpena salatzea erabaki dezakete.

Luistxo






--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to