Erreportarien maisu den Ryszard Kapuscinski (�El Emperador�, �El Sha�, 
�El
Imperio�, ��bano�, �Los c�nicos no sirven para este oficio�... ) kazetariari
galdetu zioten behin ea nork ote zuen arrazoia, Ernesto Guevarak ala
Salvador Allendek. Jakina denez, Che Guevarak  ministro-bulegoa utzi zuen
eta Boliviako gerrilaren komandante zela hil zuten. Allende, aldiz,  Txileko
presidente-bulegoa eta lan-mahaia defenditzen hil zuten.

        Kapuscinskiren ustez galdera ez zen batere zuzena, galdegileak aldez
aurretik uste baitzuen bietako batek baino ezin zuela arrazoia izan. Hala
ere,  erreportari ospetsuaren iritziz, bi heriotza horiek guztiz ezberdinak
ematen duten arren funtsean berdin-berdinak omen dira, diferentzia bakarra
noiz, non eta nola baino ez baita. Hau da, batak zein besteak, biek, arrazoi
berbera omen zuten, euren bizitza herrigintzaren onetan eskaini zutenez
gero.

        Segurutik Guevarak Bolivian sumatu zuen giroa ez zen politikagintzaren 
itun
eta hizjario hutsez konpontzeko modukoa baina, aldi berean, Allendek Txilen
ezagutu zuen gizartea, txarrenean ere, ez zen armak hartu eta tiroka
moldatzeko bezainbatekoa.

        Dena den, Kapuscinskiri egin zioten galdera erabat zuzena ez izan arren,
zalantzarik ez gero Che Guevararen gerrillari-botei edo Allenderen
aginte-mahaiari darien sinbologia ez dela berdina. Indargintzan hezitutako
milaka urteko grina lehenago pizten da gerrillari jantzita, gorbataz atondua
baino. Bada hor epika zaharkituren bat armen erabilpena purifikatzeko eta
eguneroko herri-administrazioa gutxiesteko gauza dena.

        Aitaren etxea defenditu beharra aldarrikatu zuen poetak. Beharko 
defenditu
bai, lehen, orain eta gero ere. Baina, Kapuscinskik esan bezala, defentsa
bakoitzak badu bere noiz, non eta nola planteatu beharra. Eta herrigintzaren
arazorik garrantzitsuenak herri-administrazioaren egoitza, bulego eta
mahaietan erabakitzen diren garaian, ez luke batere zentzurik egoitza,
bulego eta mahai horietatik kanpo aritzea.

Amati�o
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to