Eibar.org-eko blogak trackback spam eraso baten biktima izan dira gaur.
Ez gara bakarrak izan http://www.technorati.com/cosmos/search.html?rank=&url=trackback+spam sistema asko darabiltzaten blogak izan dira erasotuak: http://www.arguewithsigns.net/archives/2005/02/01/trackback_spam_update/
Trackback-ak blogen artean erreferentziak gurutzatzeko sistema bat dira. Azalpen batzuk:
http://www.eibar.org/blogak/ping
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/271
Hori trackbacka. Spama da zabor-mezu multzo hori, e-postaz mila gauzarekin engainatu nahian jasotzen duguna, eta blogen kasuan, beste batzuen bisibilidadea handitzeko erabiltzen den sistema (bilatzaileek hobeto aurkitu zaitzaten).
Ikusi adibidez, Maiterenean: http://www.eibar.org/blogak/maite/ aldameneko zutabean, trackback-etan hor daude online casino poker eta horiek.
Asmatu dugu sistema borratzeko. Zure blogean trackback spama badago helbide honetara jo:
http://www.eibar.org/blogak/URLIA/deletespam eta klik bakarrarekin zuzenduko da egoera
bueno zehazki helbide hori ez, baizik eta URLIA ordezkatu zuen blogaren helbidekoarekin. Maite, hala ere, zuk ez egin borraketa, horrela besteek ikusiko dugu ordu batzuz pokerraren spam hori...
Luistxo
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
