Mikel Arrizabalaga atxilotu egin zuten, ez Egunkariaren operazioan (otsailekoa), baizik Martin Ugalde parkekoan (udazkenean), baina azken horretatik ez da etorri inputazio penalik.

Atxilotutakoen artean bazen beste eibartar bat: Fermin Lazkano, baina honek ere uste dut ez duela epaiketarik gainean, igual deskuidatuta nabil baina.

X.

Sumario hauetan beste eibartar batzuk ere bagaude: Garazi Biteri bera (Haika-Segi sumarioan), Jaione Intxaurraga (Batasuna, finantzak eta herriko tabernak) eta ni (Amnistiaren Aldeko Batzordeak). Egunkariaren sumarioan uste dut badela beste bat (Mikel Arrizabalaga?), baina ez dut ezagutzen eta ezin dut ziur esan.

Larunbatean Donostian bilera egin genuen 18/98 sumarioetan sartuta gauden (ia) guztiak, zehaztu gabe dago kopurua, baina 250 lagun inguru.

Prentsarako agerraldia ere egin zen:
http://www.gara.net/idatzia/20050130/art98993.php

Babes sozial zabala lortu nahi da 18/98+ plataformaren inguruan. Lan taldea eratuta dago, prentsa agerraldiak ere egin dira... eta orain mugitzen hasi da, nahi baino beranduago hasi ere.

Talde bakoitzak egiten duen irakurketaz gain, plataformak eskubide politikoak eta berme juridikoak hartzen ditu langai.

Otsailaren 19an 18/98+ plataformaren batzarra zabala egingo da Donostiako Kurtsaalean. Auzipetu bakoitzak 10 pertsona gutxienez eramateko helburu jarri da, gero pertsona horiek herrietan plataformaren sarea osatzeko ere.

Otsailaren amaieran Bilboan Jardunaldi Juridikoak egingo dira auzi hauen inguruan.

Eta manifestazio nazionala ere egin nahi da Haika-Segi epaiketa amaitu baino lehenago.

Bonoak ere atera dira...

Haika-Segiren epaiketan kontua da sententzia kartzelan lau urte bete baino lehenago eduki nahi dutela, bestela legearen arabera kartzelan daudenak kalera irten beharko luketelako. Dena dela, orain arte guztiaren gainetik pasa badira, pentsatzekoa da horren gainetik ere pasa daitezkeela horretan jarriez gero.

Ni ere ez naiz oso optimista. Ikusiko dugu, baina epaiketa hau besteen
aurrera pasatzeak gauzak aldrebestu egin ditu ere, eta lehenengo epaiketaren ebazpenak atzetik datozenak markatuko ditu gainera.


Elkartasuna adierazteko 18/98+ plataforman parte hartzea ere badago, eta hasteko hori, auzipetu bakoitzaren inguruko 10 horietako bat izatea, Kurtsaalera joan eta plataforma herrian osatzen laguntzea.

Mitxel







_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to