... eta lortu du!
Oraintxe deitu digu Bihurrik, esanez ondo joan dela gauza.
3 ordu 7 minutu eta 48 segundu behar izan ditu 5,00 metro perimetroko pago egurtzarra mozteko, 4.797 aizkorakada emanez.
Ez da ezagutzen honelako beste markarik. Esan daiteke munduko errekorra izan dela.
Zorionak Bihurri!
Gari
Gari Araolaza wrote:
Makaleko tragoa dauka gaur Bihurrik Abadi�oko ferian: 5 metro perimetroko egurra mozten saiatu behar da. Goizeko 9:30tan hasten da eta auskalo noiz bukatuko duen.
Azkeneko egunak gogorrak izan dira, hainbeste entrenamendu, dieta eta prestaketa mentalekin. Gainera, hor dauka webgune estreinatu berria: http://www.bihurri.com/ hor ikusi daiteke gaur moztu behar duen egur hori ere.
Norbaitek nola joan den jakin ezkero, abisatu dezala zerrendaren bidez
Gari
PS: Bihurri aizkolaria eibartarra da. Kanpotarrentzat diot.
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
