(Bost egun) daramazki indarrean paperik ez duten atzerritarrak erregularizatzeko epeak. Paperik gabe esan nahi du Espainian egotea erresidentzia eta lan egiteko baimenik gabe. Baimena ezinbestekoa da bizi eta lan egin ahal izateko. Espainia osoan milioi bat pertsona, Eibarren izango dira gutxienez lauehun. Ez dira pertsona ilegalak, eta ez dira halabeharrez Espainian modu ilegalean sartutakoak. Baimenbakoak dira. Otsailaren 7an euren egoera erregularitzatzeko epe bat zabaldu da. Baldintza bi bete behar dituzte baimena lortu ahal izateko: Espainiako edozein herritan sei hilabetez enpadronatuta egotea otsailaren 7an, eta lan kontratu eskaintza bat izatea, gutxienez sei hilabetekoa. Tramitea eginda, erresidentzia eta lan baimena izango dute, gero urtez urte berritu beharko dena.

Nahiz eta erregularizazio honetan etorkin ugari sartu, izango da prozesu honetatik kanpo geratuko denik. Adibidez, lan kontratua eskuratzeko biderik izan baina sei hilabetez enpadronatuta ez dagoena, nahiz eta Espainian sei hilabete baino gehiago eraman. Langile hauek, araua zabaltzen ez bada behintzat, ezingo dute baimenik eskuratu, eta ondorioz lurpeko ekonomian segitu beharko dute.

Erregularizazio prozesuaren ondorio zuzena izango da orain arte lanean ziharduten milioi bat langileri lan kontratua egingo zaiela, ez zituzten eskubideez jabetuko direla. Eta, baita ere kontutan izatekoa, Estatuko Gizarte Segurantzak hurrengo sei hilabeteetan gutxienez, milioi bat langileren kotizazioen ordainketa jasoko duela.

...eta kitto 05-2-11 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to