Ni urtero saiatzen naiz jardunaldietako zerbait ikusten, dantza emanaldirik baldin badago erregular, eta ahal bada euskarazkoak eta bestelako zerbait interesgarria iruditu bazait. Gainera, sarrera salmentako koletan parte hartzeko asmorik ez baduzu emanaldi komertzialenetarako sarrera eskuratzea ez da erraza izaten. Eibarren antzerki jardunaldiekin zerbait berezia lortu dute, jendearen erantzuna izugarria izaten da eta futbola bailitzan joaten da antzerkira. Eta hori poztekoa da benetan.
Gero bitxia gertatzen da jardunaldietatik kanpo lau katu joaten direla antzerkira Eibarren, baita jardunaldietan bertan arrakasta izugarriarekin parte hartutako konpainia bera bada ere. Hori oso kuriosoa da, eta antzerkia programatu nahi duenarentzat amorragarria ere bai!
Gainerakoan niri ez zaizkiit oso erakargarriak gertatzen jardunaldiak programazio kriterioek ez bainaute asetzen. Baina hor jai daukat, hain zuzen ere lan izugarria egiten baitute Ortega eta konpainiak urtean zehar zientoka antzerki-lan ikusten eta kritikariek ere jardunaldien programazioa nabarmendu ohi dute, beraz, arazoa nirea da. Lanen zati handi bat "komertzial espainol arrunta" egiten zait, dantza programazioa oso oso urria izaten da eta hor ere ez dute arriskatzen tutik ere (dantza bera programatzea arriskatzea dela izango dute aitzakitzat akaso) eta euskarazko programazioa ere sinbolikoa izaten da (ikusle gutxiago izateak ere balioko die hor aitzakitzat). Hala ere urtero izaten dira oso lan interesgarriak eta pozgarriena jendea antzerkira joaten dela. Eibarren ganoraz funtzionatzen duen kultur elkarte bakarrenetakoa antzerki jardunaldiak antolatzen dituena eta zoriontzeko moduko lana egiten dute.
oier.
Mikel Iturria wrote:
Kaixo:
Oker ez banago lau urte eta piko daramatzat eibartarren artean. Urte hauetan ez dut gogoratzen Eibarko Antzerki Jardunaldiei buruzko mezurik zerrendan (ez naiz bilatzailearekin aritu, hala eta guztiz ere).
Ni ere ez naiz inoiz egon jardunaldi horietan, baina inpresioa daukat (kanpotik begiratuta) hain aipatuak eta goraipatuak diren jardunaldi horiek ez dituzuela gehiegi maite.
Arraroa egiten zait inork ez aipatzea ez-dakitz-zer-antzezlana ikusi duela edo ez duela ikusteko astirik, edo...
Oker nabil?
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
