Hau jaso dut UEUtik



TERMINOLOGIARI buruzko MAHAI-INGURUA
eta TENPOREI buruzko HITZALDIA antolatu ditu
                               UEUk OSTIRALEAN




"TERMINOLOGIA LANTZEKO TRESNAK ETA BEHARRAK"

     Zure enpresan, zure lantokian, zure klaseetan alor berriak landu
behar  badituzu euskaraz edo beste hizkuntza
     batean komeni zaizu azalduko zaizun terminologia lantzea ezer
idatzi baino lehenago. Sortu litezkeen zalantzak
     hasieran argituko dituzu era koherente batean. Hizkuntza
teknologiak laguntza ederra ematen du horretan. Mintegi
     honetan egun eskura dauzkagun tresnen berri jasoko duzu; bai eta
burutzen ari diren lanak eta dauden tresnen
     inguruko informazioa, alor honetako beharrak eta arazoak detektatu
eta aurrera begira egin beharreko urratsak
     zeintzuk diren ere.


I�aki Ugarteburu, Euskara Zerbitzua (EHU) Igone Zabala, Euskal Filologia Saila (EHU) Antton Elosegi, Euskal Filologia Saila (EHU) Antton Gurrutxaga, ELHUYAR. Araceli Diaz de Lezana, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza Miel Loinaz, UZEI


LEKUA: UEUko Ikastetxe Nagusia, Markeskoa Jauretxea, Eibar. DATA: otsailaren 18an, ostirala. ORDUA: 16:00-18:00.



     "TENPOREN SALTSA ARGITU ASMOZ" HITZALDIA

     BERBALDIXAK egitasmoa abian jarri genuen pasa den ikasturtean
Arrate Kultur Elkartea, �eta
     kitto! Euskara Elkartea eta Udako Euskal Unibertsitateak.

     TENPOEN ZIKLOAri amaiera emanez, egitasmo horren barruan kokatzen
da ondoren datorren
     ekitaldia.

     Gaia: TENPOREN SALTSA ARGITU ASMOZ
     Hizlaria: Pello Zabala
     Eguna: otsailaren 18a.
     Ordua: 19:00etan.
     Tokia: MARKESKUA jauregia.
     SARRERA IREKIA da.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to