Eta ez hori bakarrik: gero eta gehiago ikusten da "Aseguruak Joxe Manuel Seguros". Politikoki zuzena euskera aurretik ipintea dalakoan, txapuza bikotxa egiten dabe: "Aseguruak Joxe Manuel" eta "Joxe Manuel Seguros". Zuzenkeria horreek albo batera itxi eta buelta emoteko kapaz izango baziran, "Seguros Joxe Manuel Aseguruak", listo. Gaztelania aurretik eukiko genduan, baina euskaraz zuzen egongo zan (eta gaztelaniaz be bai).


Julen

Sasoi baten Eusko Trenbideetako geltokietan zeuden era horretako disparateak, euskarari lehentasuna emateagatik. Holako laukitxo batzuk ziren:


-- BIDEA --
---- 2 ----
--- VIA ---

ez dakit oraindik hor egongo ote diren. Nahikoa zen goitik beherako ordena aldatu, eta 2 horri puntua gehitu: 2., 'bigarren' bihur zedin.

Luistxo




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to