Erabaki genduan Luistxok arrazoia zeukala, eta koipetan prijidu barik, ez dirala pellak. Beraz, ez-pellarik ez genduan jan. Friki-txutea, beraz, guztiz tradizionala izan zan, platerari bueltia emonda.

Luistxo



"Genduan"? Non egin da erreferendum hori? Nire mahai-bueltan, behintzat, pella batzuk ahi hutsezkoak zirela eta beste batzuek arrautza zeukatela sumatu genuen, eta arrautzadunak gozoagoak ote ziren (bikaintasunaren barruan hala ere). Koipe-kontuetan, abstentzioak irabazi zuela esango nuke.


Baina gure Luistxo, taliban gastronomikoa izateaz gainera, ez dakit oso demokratikoa ote den. Munduaren dominazioa lortzen duenean, Bin Laden bera ere pellak txerri-gantzaz jaten, platerari buelta emanda.

X.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to