Erroman bildu ziren aurreko astean Europako Alderdi Demokrata eta Estatu
Batuetako Alderdi Demokrata, Europa eta Ipar Ameriketako ikuspegi politikoen
arteko zubigintza bideratzeko. Bushen egitasmoa besterik bada ere, Erroman
bildutako guztiek aho batez onartu zuten munduan bakerik izango bada
demokraziak behar duela han-hemenka sakabanatu eta, gatazkarik sortzen
denetan, irtenbidea ez dela guda �preventivoa� edo alde bakarreko erabakia,
elkarrizketa, adostasuna eta garapenerako laguntza baizik.
Demokraziak behar omen du munduan zehar zabaldu. Baina zer da
demokrazia?
Nola ahalik eta laburren zehaztu behin eta berriz aipatzen dugun demokrazia
ideiaren funtsa? Ba, Erroman laburbildutakoaren arabera, benetako demokrazia
lau hankaren mahaia omen da.
Lehen lehenik, demokraziak behar omen du Giza Eskubide guztiak bete.
Alegia, bizitzaren eskubidea, elkarrenganako begirunea, lagun hurkoari
dagokion errespetua, elkarri zor zaion tolerantzia eta elkarrizketarako
jarrera.
Bigarrenik, demokraziak behar du pertsonaren duintasuna eta bere
funtsezko
balorea gogoan izan. Demokrazia ez da ahaltsuen edo aberatsen
eskubide-sistema, guztiona baizik. Nahiz elbarritua, umezurtza, behartsua
edo atxilotua izan, demokrazian guztiok dira euren oinarrizko eskubideen
jabe.
Hirugarrenez, demokrazia ez da bakarren batzuen agintaritza, hiritar
guztiei aukera eskaintzen dien aginte-sistema baino. Burujabetza da
demokraziaren adierazgarri, ezein borondate ez delarik inoren buruaren jabe.
Eta, amaitzeko, demokraziak behar du indartsu izan, demokraziak ere
behar
du bere buruaren jabe izan, bere burua defendatu, bai baitira �eta beti izan
dira-- demokraziarik nahi ez duten indarrak.
Auskalo lau hanka hauek aski ote diren gutxieneko demokraziaren mahaiari
eusteko baina, edozein modutan, definizio horrek beharko luke barrena beste
zertzelada bat osagarritzat. Alegia, demokrazia pitxi urria dela munduan eta
urria denak behar duela ondo zaindu eta jagon.
Amati�o
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]