Eskerrik asko, Eneko.
Julen
Eneko Astigarraga <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Eneko Astigarraga <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Gai hau Gari-ren espezializazioa da.... edo... Gari gehien amorratzen duen gaietarikoa da.
2003an, duela urte t'erdi, artikulu interesgarria idatzi zuen Sustatun :
Agenditisa: internet euskaldunaren beste zatiketa bat
http://www.sustatu.com/1066117961
Arazo horri aurre egin nahiean, Garik artikuluan aipatutako bidetik eta Aurki berriaren estilora (automatizatua, autoelikatua, biltegi erara, ea) badugu buruan proiekturen bat, baina... bitartean agenden barri eskatzen duzunez...., eta Argiako Gure Agenda (http://www.gureagenda.com/) dagoeneko ez dabilenez (suposatzen dut hori eskuz elikatzea kriston esfortzua zela) ... , dituen flashak, _javascript_ak, eta gauza arraro guztiak soportatzen badituzu (eta zure makinak soportatzen baditu) Jaurlaritzako Kulturgida.net http://www.kulturgida.net/ duzu. (seguruenez beste toki batzuetan agertzen diren ekitaldiak berriro bertan jo ta sua pikatzen )
eneko
At 15:40 28/02/2005, you wrote:
Lagun batek galdetu deust ea Euskal Herriko agenda kultural onik ezagutzen dodan interneten._______________________________________________
Emon deutsadaz Berria, Gara eta Matrakaren agenden helbideak, baina gehiago ez jata okurriduten. Gero, pentsetan hasi eta gogoratu naz agenda kultural instituzional bat be sortu zala. Euskadi.net-en sartu naz, "Kultur agenda" dinoan lekuan klik egin (http://www1.euskadi.net/kulturgida/agenda.apl?hizk=eus) eta putza. Ez dabil.
Norbaitek badauka beste agendaren baten barri?
Eskerrik asko,
Julen
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
