Imanoltxu:
Hau da nere buruko min haundi bat: Nola ulertarazi kontzeptu berritzaile bat "a priori" antiteknologikoak diraneri. Bai, badakit esango didazuela ez zaudetela teknologiaren aurka. Agian ez kontzienteki, baina subkontzientean seguru.
Azkenean konturatzen naiz kontzeptu berriak asimilatzen dirala erabiltzaileak behar bat daukanean, eta horrek eragiten dio burua mugitzeari. Asper-asper eginda nago entzuteaz: "Buff... oso interesgarrixa izango da baina ez dot hitzik ulertu". Gero eta garbiago daukat arrazoi bakarra dagoela: MOTIBAZIOA. Eta motibatzeko, gaiak behar bat asetu behar du edo gutxienez interes bat piztu.
Kontua da TinyURL-en kontu hau aspaldi azaldu genuela posta zerrenda honetan bertan. Ordutik jotake erabiltzen dugu batzuk. Imanoltxuri orain sortu zaio beharra/interesa edo ez dakit zer, eta oraintxe ikasiko du. Beste askok, seguru ezetz.
Gauzak lehendik idatzita daudenez, hona hemen:
http://www.sustatu.com/1068030804
Hor azaltzen da TinyURL-a nola erabili modu sinplean. Modu aurreratu bat badu, baina alferrik. Ez naiz azaltzen saiatuko ere. Interesa daukanak eta oinarrizko modua dominatzen duenak galdetu dezala.
Gari
Imanol Trebi�o wrote:
Hemen jakin dut horren berri: http://tinyurl.com/5fomh
Bizkaian Bilbon dago bakarrik aukera, eta Gipuzkoan, Donostian, Tolosan,
Aipatu genuen inoiz helbide luze horrek laburtzeko (goiko adibidea)
bazeguala programa informatiko edo sistemaren bat, oin igual bai hasten naiz
erabiltzen.
Inork gogoratuko desta?
Mila mertxi.
i.t.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
