Nik be  banituen,    Bruguera argitaletxekoak. Marrazkiz eta kolorez.
 
Hasieran 15 pezeta, gero  25, bost ogerlekotan,  geroago  35 pezetatan salgai. Azkenean 50  jarri ebezan eta  akabo.
Batzutan liburudendan bertan sartu  eta aurrekontua  agortu zanez, behin  eta berriz  irakurten nituen. 
Argitaletxeak kaput egin eban.  Liburudendak   behin betiko oporrak  hartu dauz  iaz.
 
Bertoko
 
----- Original Message -----
From: Elena Laka
Sent: Wednesday, March 02, 2005 10:34 AM
Subject: [eibar] Joyas literarias juveniles

Nostalgiaren edadean sartu gara antza, eta joan zen egunean faltan botatzen genituen txikitan irakurritako ipuinak (orduan tebeoak esaten genien).
 
Gogoan daukat Joyas literarias juveniles izeneko komik kolekzioa. Hor irakurri genituen Verne, Salgary, Dumasen obra mordoa, komik moduan. Zenbat ordu eta zenbat bronka etxean ipuinari pegatuta egoteagatik. Baina ez dakit non bukatu zuten gure tebeo guztiak.
 
Ez dakit zein editorialetakoak ziren.
Baten bat akordatzen da komik horietaz? Badauka baten bat? Badaki berrargitalpenik izan den? Non topa daitezken?
 
Elena


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to