Epea, berez, asteleheneraino luzatu omen daiteke. Baina ostiralerako bildu nahi dira sinadura guztiak. Eta, batzuk falta direla ikusiz gero, dei larri bat egin asteburuan, gutxieneko kopurua osatzeko.

XME

El 09/03/2005, a las 21:43, [EMAIL PROTECTED] escribi�:

zalantza bat

Amundarainek dio barikuan amaitzen dela epea

baina hurrengo orriko propaganda zerrendan dakarrenez, zenbait tokitan
zapatuan ere egin liteke

asko gara lan ordutegiagatik eta Eibarren bizi ez garelako soilik
larunbatez egin dezakegunak

hala ere, merezi du, zalantzarik gabe: Mikel Elorza bera ere hor dabil,
ez dago gehiago eskatzerik

eta halako baldintza kaskarretan lortuz gero, hirukoitza meritua

nire asmo partikularra: zerrendak dioenez, notario batzuk larunbatean
Guardian daude

Zornotzakoa larunbatean prest, baina ez da Guardiarik aipatzen

hortaz, telefonoz deituko dut bertara; ezin dela esaten badidate,
ostiralean depresioagatiko baja hartuko dut, Erlijioko gure lankideak
bezala, nahiz begien bistakoa izan ez duela inongo depresiorik; Nerea
Alias baino alaiago bizi da

bestalde, Apezpikutzatik euskaraz ez dakien gazte bat bidali digute
ordezko eta ikasleak kexu gorrian ditugu, normal

Apezpikutzan ziurtatu digutenez, une honetan ez dago inor libre Erlijio
euskaraz emateko gai

hau dena Blazquezena baino lehen



----- Jatorrizko Mezua -----
Norengandik: Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>
Data: Azteazkena, Martxoa 9, 2005 2:26 pm
Gaia: [eibar] Aukera Guztiak-entzako sinadurak

J.J. Araolazak egindako galderari erantzunez, Donostian zenbait
notaritza daude sinatzeko, eta arratsaldean Udaletxean 5etatik 8etara.

Informazio xeheagoa, gaurko Berria-n 13. orrian.

X.



_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to