Nik esango nuke komeriarik handienak 70. hamarkadan izan zirela. Egia da, bai, Arantzazukoa 1968an izan zela, baina eztabaida hura hizkuntzalarien eta jakitunen artean izan zen batez ere. Gizarte-eztabaidarik gogorrena ondoren izan zela uste dut (bat-batean, memoriaz eta perzepzio pertsonalez ari naiz). Daitekeena ere ni 60. hamarkadan gazteegia izatea gertatzen ari zen guztiaz jabetzeko. Hala ere, 1965 urtean (20 urte), ni euskara-irakasle nintzen Kulturalean.
Martin Ugalde kazetaria erbestetik (Venezuela) etorri eta zubigintzan aritu zen Zeruko Argian (egunkari-formatoan), batzuok eta besteok elkarrizketatzen, 1970ko hamarkadaren hasieran. Hemerotekan ikusi behar. Bestetik, nik gogoan dudanez, komeria-libururik gehienak erreakzioz idatzi ziren, hau da, euskara batuaren kontrakoek idatziak. Kardaberaz, Agur, Goiz Argi eta Bultzagile taldeetako jendeak idatziak. Ez dakit etxean ezer ote daukadan. Begiratuko dut. Euskara Batuaren alde zeudenek ez zuten komeriatan denbora askorik galdu. Batetik "jakitunen" jarrera defenditu zutelako eta, bestetik, "irabazlearenak" egitea tokatu zitzaielako. Hala ere, egia ere bada, Xabier Kintanak giro haren inguruan adar-jole jardun zuena. Ea zerbait aurkitzen dudan. Amati�o -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Mikel Iturria Enviado el: martes, 15 de marzo de 2005 8:01 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: [eibar] Euskara batuaren sorrera Kaixo: Zuotako norbaitek gomendatuko dit liburu bat 60. hamarkadan euskara batzeko zer nolako komeriak egon ziren kontatzen duena. Badago horrelako libururik?
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
