> bloga ez da "nirea", Iban
Zalduarena, erredakzio-batzordea osatzen dugun bost pertsonona baizik,
eta inoizkariarekin kolaboratu nahi izango duen ororena.
-- Barkatu. Nor da hau? Ala "zer" da hau galdetzea aproposagoa izango ote
litzateke?

> Hori esanda, goazen Amati�oren "Emakumea eta euskalduna" artikuluarekin.
-- "Goazen"... beraz, leku egin, the cavalry is comming, badatoz argiak,
adituak, pentsalariak, listoak, letratuak... Igande arratsaldez inork
hankape egindako artikuluaz euren jakinduria frogatzeko gauza direnak.

>Oso interesgarria iruditu zaidana, bide batez, eskuin politiko baten
pentsamoldearen isla...
-- Bapo, txiki. Hi haiz onena. Non egon haiz orain arte?

>"Europako zazpigarrenak eta munduko hamairugarrenak": efektibamente,
Mitxelen zalantzak zuzenak ziren, EAE beste estatuekin konparatzean
irteten da ranking-postu hori. Konparaketa erregio mailan egingo balitz,
Europa eta mundu mailan, datuak ez lirateke horren espektakularrak
izango.
-- Ba... berdin-berdin maisu. Bai, zentzu handiz ari da berori, erregioka
kontatuz gero askoz ere erregio gehiago izango lirateke aurretik baina...
zati bat gehiago atzetik, ezta? Ala ez? Eta berorrek klaseak ematen al ditu?

> Nafarroa Garaia EAEren gainetik dagoela ikusiko genuke, ia datu
makroekonomiko guztien arabera...
-- Bai, arrazoia. Baina Nafarroak, naizen gixajo honek dakienez jakina, ez
du industri-birmoldaketarik ezagutu, ez ontziolik eta metalurgiarik eraldatu
beharrik izan eta ez zeukan orain dela 12 urte eskas %23ren langabeziarik.

> Amati�ok esaten ez duena, larrosa koloreko egoera ekonomikoa
margotzean...
-- Baina zu ez zara oraindik kontrako datu zehatz batxo bat ere emateko
gauza...

>Azkenik, badago Amati�oren artikuluan halako kondeszendentzia lauso
bat (mezprezua ez bada)...
-- Gizona... behingoz erabaki ezazu kondeszendentzia ala mesprezua den...
zer erantzun asmatu dezadan�

>gizarte-borroka kolektiboekiko(kasu honetan,
Alardearen inguru mugimenduaz ari dela ematen du)
-- Bingo� Asmatu egin dok�

>"self-made man" delakoaren mitoari (kasu honetan, "self-made
womanenari") nolabaiteko keinu bat. Logikoa dena, kapitalismoaren
euskarri ideologiko nabarmena izan baita beti "self-made man"-arena.
-- Jo�o� Horrenbeste hitz pottolo eta nik jakiteke...

>Adam Smithen esku ikusezinaren ekintza onuragarria...
-- Hire lehengusu propioren bat ote? Emaizkiok goraintziak.

Amati�o


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to