Gauzia da atzo biharrian neuala, radixua ixotuta "zapping" a eitxen hasi nintzan eta Euskadi Irratitik
pasatzerakuan hasierako andere�o haietako bati elkarrizketia eitxen zeuazen. Andra "zahar" bat Gasteizen
euskera erakusten hasi zana (nola ez, ahaztu jata izena).
Ba andra hau oso oso aserre zeuan gaur egunian gaztiek eitxen daben euskeriakin, bi hitzetan, "puta mierda" bat zala
(hitzok nik esaten ditxut ez berak) Eta zergaitik ete zan hori???? Ba euskera batua sortu eta inposatu zebelako.
Euskaltzainen izen lista bat irakurri zeban eta dana, zeintzuk egon ziran alde eta zeintzuk kontra.
Ni, ene inozentzian, pentsatzen neban euskaltzain guztiak alde egon zirala eta kontra ba bi basarritxar eta hiru sabinista eongo zirala edo.
Ba�a andere�o honek esan zeban euren ikastolan horren gainian amaitxu bariko billera oso luziak euki zebezela eta askok
moskeauta amaitxu zebela.
(Oingo egoera kaxkarra ikusitxa di�ot nik igual ezirala horrenbeste hasarratu biahr)
Ikastola horretan andere�o batzuk gipuzkeraz eta beste batzuk bizkaieraz emoten zeben klasia "eta ume guztiek ulertzen zeben" ba�a euskara batua
sartu zeben eta hor nun daon oin gure euskeria.
Oso politxa zan andra honek dakan Arcadia horren ideia ba�a gaur egunian gaztiek ez dakixe(gu) ondo berba eitxen ez hemen,
ez Espainian ezta Bretainia Handian (ta lepua jokatuko neuke Europna i�un bez).
70. hamarkada horretan eztabaida hori hain haundixa izan al zan ? ala beste eztabaida haundixen artian pasau zan?
jendiak emon ahal zeban horren gaineko eritzirik ? posible izan al zan zeozer aldatzia euskera bantuan ?
(jakin mi�a sartu jata, gaurko hautezkundeak horren aspergarri eta monotonoak dira...)
bertan egon ez zan bat,
Ar'oita-Jauregi tar Ander
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
