1978an EDBk hartutako erabaki tentela izan zen Lizarrako larrain-dantza dantza nazionala izendatzea eta herri guztietan dantzari eta ez dantzariak ikastera eta dantzatzera bultzatzea. "Dantza nazionala" kontzeptua bera tontakeria itzela iruditzen zait niri. Jende guztiak dantzatu ahal izateko errepertorio bat bultzatzea ondo egon liteke, baina hortik "nazionala" izendatzera... Hala ere, bere garaiko (78) erabaki eta kontzeptuak dira eta testuinguru horretan ulertu behar dira. Baina batzuetan inertziek gogoetek baino indar hadiagoa izaten dute eta 25 urte geroago inertzia horri bultzaka jarraitzen dute batzuk.

"Dantza nazionala" kontzeptuaren tenteltasuna albo batera utzita behin helburu handi-mandi horrekin dantza bat hautatu eta larrain-dantza hautatzeak ere badu delitua. Nire ustez normalean dantzarekin harremanik ez duen jendea larrain-dantza egitera bultzatea hankasartze handia da. Dantza bat baino, hainbat dantzaren elkarketa da larrain-dantza. Ingurutxo bat da azken batean, baina aldez aurretik ikastea eta trebakuntza epe luze xamarra eskatzen duena. Dantza konplexua baita, erritmo, mugimendu koreografiko eta urrats konbinazioa nahiko korapilotsuak eta irregularrak osatzen dutena. Beraz, ahalik eta jende gehien dantzan jartzea baldin bazen kontua bapo asmatu zuten! Hori baino askoz ere aukera hobeak zeuden euskal errepertorioan.

Eta dantza nazionalisten exito handiekin bukatzeko, esango nuke larrain-dantzak tokian-tokiko errepertorioak baztertzeko prozesuan bultzada berri bat eman zuela. Mende hasieran EAJ durangaldeko ezpata-dantza Euskal Herriko txoko guztietara eraman eta tokian-tokiko dantza moduak baztertu zituen bezala, larrain-dantzak ere antzeko eragina izan zuen toki batzuetan. Eta horren oso adibide ona Eibar da. Eibarren soka-dantza egin ohi zen San Joan egunean, eta gerra ondorengo lehen dantza taldeak antolatu zirenean ere, berreskuratu zuten lehen gauza San Juan eguneko soka-dantza izan zen. Ba halako batean Eibarko dantzariek ikasi zuten larrain-dantza eta soka-dantzaren ordez egin zuten. Ondorioz eibarko soka-dantza ahaztuta utzi zen 20 bat urtez. Zenbait belaunalditako dantzari guztiek Lizarrako larrain-dantza primeran zekiten, baina Eibarko soka-dantzaren arrastorik ez. Gaur egun ere Eibarren hainbat lagun ateratzen da larrain-dantza egiten saiatzera plazara, baina gero ez da Jainagak jotako fandango soil bat egiteko gai.

Kezkan eskaintzen dira plazako dantzak ikasteko helduentzat ikastaroak. Orain ere badabiltza, asteazkenetan uste dut izaten direla. Baina egia esan ez dakit larrain-dantzarik irakasten den. Hasi behintzat fandango eta arin-arinak, jauziak, eta abarrekoekin hasten dira. Edonork ikasteko eta dantza egiteko samurrak direnak, eta edozein erromerietan dantza egiteko balio dutenak. Ez dakit maiatza hurbildu ahala larrain-dantza ere egiten ote duten. Etzait ajola. Irakaslea oso ona da eta badakit plazetan dantzan moldatu ahal izateko errepertorio txukuna eta osatua eskainiko diela.

oier.

leire narbaiza wrote:

Aupa, Zaloa
Ez badozu dakixan lagunen bat topatzen, gatx
ikusten dot. Oier araolazak gauza gehixago esan
leike larrain-dantzian gai�ian, bai�a errezoia
dakazu, paso asko dira eta gatxak. Montau biharko
geunke ikastarua,bai�a...
Aurten, seguramente Euskal Jaixa maietzeko azken
zapatuan izango da. Domekatik zapatura, juergha
gehixago egin ahal izateko. gehixago dakiranian
kontauko detsuet
leire


--- Zaloa Etxaniz <[EMAIL PROTECTED]>
wrote:


Euskal jairako ondiokan egun asko falta dira
ba�a uste dot neri aurten be berandu ei� jatala Larrain Dantza ikasteko.
Desiatzen egoten naiz dantzan eitxeko eta
urtetzen naiz, ba�a ez dakat idearik bez! Dakixenei begira-begira,...ba�a
badaka bere gauzia,...da ainbeste pauso desberdin... ezin harrapau!
Urtero nere buruari esaten detzat urrengorako
ikasi bihar dotela.
Topau dot ikastaro bat Durangon (atzo hasi da
maiatzerarte). Badaki i�ok Eibarren ikasteko aukerarik daon? behintzat
zeozertxo??


zaloa



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to