Atzo, Aberri Egunez, EAJ, EA, Aralar eta Nafarroa Bai-ren buruzagiak
elkarrekin bildu ziren Amaiurren, 1522 urtean �napar askatasunaren alde
borroka egin� zutenen omenetan.

        Amaiur eta Aberri Eguna, Euskal Herriak burujabetzaren defentsan mendez
mende garatu izan duen estrategiaren bi aurpegiak dira. Amaiurrek
gogoratzen digu armen bitarteko gudugintza. Aberri Egunak, ostera,
demokraziazko arauen bitarteko politikagintza aldarrikatzen du.

        Kontua ez da defentsa-mota bietarik zein den onena eztabaidatzea. 
Segurutik
Amaiurko gotorlekua etsaien indarretara makurtu behar izan zuten nafarrei ez
zitzaien politikan aritzeko aukerarik eskaini. Eta, alderantziz,
gotorlekurik sendoenak ere ezer gutxi defendatu lezake gaur egungo
politikagintzan.

        Ondo dago gero historian zehar galdutako hamaika guduren heroiak 
gogoratzea
edota urteak joan eta urteak etorri lortu izan ditugun erakunde politikoak
goraipatzea baina, esanak esan, Herri honek ez du historian zehar jarraitu
galdutako guduei edo irabazitako erakundeei esker, ezelango
historia-liburutan zehazten ez den euskaldunon iraun-nahi tinkoari esker
baino.

        Orain hurrengo I�igo Urkullu Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak abian
jarritako hitzaren ildotik, Euskal Herriak ez dirau hemen nolabaiteko
existentzialismoren bati erantzun gurarik, ezin besteko
 �insistentzialismoak� eraginda baino.  Esaterako, euskarak munduan izan
diren hiru erronkarik handienei (neolitikoa, industria iraultza eta
informazio gizartea) aurre egiteko gauza izan bada, ez da gure armada
indartsuei edo erakunde baliotsuei esker izan, euskaldunon berezko adore eta
kemenari esker baino.

        Koldo Mitxelenak zioenez, gure herri-iraultza ez da hau edo bestea 
egitea,
herri bezala irautea baino, egoera eta aldaera berrietara egokitzen asmatzea
alegia. Aberri Eguna ez da ez borroka-eguna, ez erakunde-eguna, ez
alderdi-eguna, ez politika-eguna. Aberri Eguna herri-zentzu eguna,
herri-borondate eguna eta herri-nortasun eguna da: Herri-iraun eguna.

        Amati�o
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to