Hortik jasoa: --L.


SAN JUAN JAIAK ANTOLATZEKO DEIALDIA

Eibarko Ustekabe Fanfarrea Gazte Elkarteak, Eibarren jai-giroa bultzatzeko
ahaleginean, Eibarrek giro handiagoa izan dezan nahi duten guztiei deialdia
egiten die.

Asmoa Eibarko hainbat kolektiboren partaidetzaz duten Jai Batzorde herrikoi bat
sortzea da, baina titulu pertsonalean joan nahi duen edozeini ere, berdin da
zein adinetakoa izan, parte hartzera animatzen zaio. Helburua ideia berriekin
eta dagoeneko ospatzen ez diren gauzen berreskurapenarekin Eibarren galdutako
jai giroa berreskuratzea da.


Batzorde honen lehen bilera datorren apirilaren 1ean ospatuko da, Juan Bautista
Gisasola Musika Eskolako beheko solairuan, entzungelan. Bertan hurrengo
Sanjuanetarako egitarauaren borradore bat egin nahi da, gero, kolektibo
bakoitzaren baieztapenaren ondoren, Eibarko Udalari aurkezteko. Programa hau
sortzeko, orain arte parte hartu duten eta hemendik aurrera parte hartu nahi
duten guztien ideiak jaso nahi dira.


Norbaitek informazio gehiago nahi balu, Ustekaberen datuak hurrengoak dira:
telefonoa: 649933512; e-posta: [EMAIL PROTECTED], dirección postal: Errebal
11, 20600 Eibar.


Gaia: Eibarko Jai Batzorde herrikoia
Eguna: 2005-IV-1
Ordua: 21.00
Tokia: Entzungela. Juan Bautista Gisasola Musika Eskola. (Errebal 11)

Kolektibo guztiei asistentzia eskatzen zaie: gazte zein jubilatu elkarteak,
musika eta kirol taldeak, adin guztietako kuadrilak, elkarte gastronomikoak,
tabernariak eta Eibarko jaiak zerbait gehiago izan daitezen nahi duen edonorri.


Azkenaldian Eibarko hainbat komunikabidek eibartar askoren iritziak jaso
dituzte aratosteetan izandako giroari buruz. Hauetako iritziren batean
kontenplatzen zen agian jai batzorde herrikoi bat osatzeko ordua iritsi dela.
Batzorde hau eratuz, Eibarren jai giroa berreskuratu nahi da, baina horretarako
denon laguntza behar du Eibarko fanfarreak.


Norbaitek joateko aukerarik izan ez, baina proposamenak eman nahi baditu,
idatzi dezala e-postaz: [EMAIL PROTECTED]

Ustekabek, hau baino lehenago, antolatu izan ditu guztiz musikalak ez diren
hainbat ekimen, adibidez, 2003an Bilbon eta 2004an Donostian Euskal Selekzioak
ospatutako partiduetara autobus zerbitzua, baina oraingoan helburua ez da
jendea jai-giroa dagoen tokira eramatea, Eibarren bertan giroa sortzea baizik,
adin guztietako jendearentzat.



Agur bat,

USTEKABE FANFARREA
www.ustekabe.com

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to