|
Zerrenda honetako propagandaren ondoren, oporretan "Han goitik
itsasoa ikusten da" irakurri dut.
Kosta egin zitzaidan engantxatzea, hasieran ez nuen oso garbi ikusten
nondik joko zuen. Baina laurdenera edo iritxita, orduan bai, orduan benetan
disfrutatu nuen kontatzen dituen istoria guzti horiekin. Eta bukaera borobila
iruditu zitzaidan, fuga bateko ahotsen modukoa.
Nahi gabe pelikula bat ikusten ari nintzen, irakurri ahala irudiak
ipintzen nituen. "Cinema Paradiso" ere ekarri zidan gogora.
Detalletxo txiki bat aipatzekotan, honez gero begi kritikoa eginda
daukagu-eta:
Pabloren etxea erretzen dutenean, esaten da liburuan umeak han inguruan
zebiltzala, saltoka edo. Nik, irudiak ipinita, han ikusten nituen
neska-mutikoak bueltaka. Baina gero esaten da umeek pitilina atera eta
txiza parraztaka egiten zutela. Ah, neska mutikoak ez
orduan, mutikoak bakarrik. Umeak mutikoak ziren.
Tikimikiegia naiz.
Zorionak, Julen.
Elena
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
